21/02/28

Osasun publikoaren pribatizazioaren aurkako mobilizazioak

  • Osakidetzako sail sindikala asteburuan mobilizatu zen osasun publikoaren pribatizazioaren aurka.
  • "Mobilizazioak, Osasunaren Pribatizazioaren Aurkako Koordinakundeak sustatutakoak, arrakastaz antolatu ziren Estatu osoan", azpimarratu du erakunde anarkosindikalistak.

Otsaileko azken asteburuan, milaka pertsona kalera atera ziren osasun murrizketak, osasun zentroen itxierak eta osasun publikoaren pribatizazioa salatzeko. "Bilbon pertsona ugari bildu gara, Estatu osoko beste 60 hiri eta herritan bezala", esan du sindikatuko ordezkariak.

Osasun arloko pribatizazioaren aurkako Koordinakundearen deialdiari emandako erantzuna izan dira mobilizazioak. "Saihestu daitekeen heriotza gehiagorik ez Kanpainaren barruan mobilizatu gara, COVID-19aren agerpenagatik azken urte honetan gertatutakoak berriro gerta ez daitezen", azpimarratu du zentral anarkosindikalistak.

Hona hemen kanpainaren funtsezko bost puntuak:

  1. 15/97 Legea eta Osasunari buruzko Lege Orokorraren 90. artikulua indargabetzea. Pribatizatutako guztiaren erreskatea. Osasun kolektiboan oinarritutako lehen mailako arreta. Sare paraleloak kentzea. Bateraezintasun publiko-pribatua. Kanpoan osasun enpresak.
  2. Osasun- eta farmazia-industria publikoak.
  3. Guztiontzako osasuna, bakoitzak duen administrazio-egoera edozein dela ere.
  4. Gure adinekoak duintasunez zaintzea.
  5. Osasunaren eta gaixotasunaren gizarte-arrazoietan oinarritutako osasun-sistema baten alde.

CNTk pribatizazioa eta egoera salatzen jarraituko du, kasu honetan Osakidetzarena. Kanpainaren edukia hemen irakur daiteke.

Agenda

Ez dago ekitaldirik