13/05/08

Omenaldia Asturiasen Euskal Brigadari

Eusko Lurra, PCE-EPK eta CNTko kideok maiatzak 8an elkarretaratu ginen Gipuzkoako Foru Aldundiaren atarian Areces-eko (Asturias) deshobiratze proiektuaren harira. Arecesen 1937an Asturiasen borrokatzera joaniko euskal gudari eta milizianoen gorpuzkinak leudeke.

Deshobiratze proiektuaren atzean diren instituzioei (Donostiako udaletxea eta Gipuzkoako Foru Aldundia) behin eta berriro eskatu dizkiogu: aldebiko bilera tekniko bat, galdera sorta bati erantzunak, elkarlanerako dokumentu bat aurkeztu diegu… Ez dugu erantzunik jaso.

Hildako gudari eta milizianoen memoria soziopolitikoaren berreskuratzeak ere kezkatzen gaitu. Berriki Gopegin gertatu dena ekidin nahiko genuke: instituzioen agerraldia, erakunde historikoen alboratzea, sinbologia sektarioa…

Eusko Lurra, PCE-EPK eta CNTk hilak 18ko omenaldia ere iragarri genuen elkarretaratzearen bitartez. Izan ere, autobusak antolatu ditugu 18an Asturiasera joan eta Pando mendian eta Arecesen omenaldiak egiteko gure gudari eta milizianoei. Autobusak 22 euro balio ditu. Izena emateko:

-Erakunde historikoen bitartez

Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

-688 609 941

Norberak bere bazkaria eraman ahal du edo hango jatetxe batean jateko izena eman (9-10 euro)

Agenda

Ez dago ekitaldirik