17/03/24

Nicolás Obregón Abad CNT-ko milizianoaren gorpuzkiak hobitik atera dituzte Larrabetzun

  • CNT-ren arabera, "pasa den otsailean atera zituzten milizianoaren gorpuzkiak Larrabetzun (Bizkaia)".
  • "CNT-ko Sacco eta Vanzetti batailoiaren parte izan zen eta 1937ko ekainaren 12an hil zela" gogorarazi du erakunde anarkosindikalistak.

Otsailean Nicolás Obregón Abad gure kidearen gorpuzkiak hobitik atera zituzten Urkullu mendiaren gailurrean, Atxako kotan, Larrabetzun (Bizkaia). "CNT-ko Sacco eta Vanzetti batailoiaren parte izan zen, Euskal Dibisioko 1. batailoian", azpimarratu du CNT-k.

"Sacco eta Vancetti batailoiak Legutio inguruetan eta Cestafe eta Nafarraten (Araba) gertatu ziren borroketan  parte hartu zuen, hainbat hildakorekin" esan du erakunde anarkosindikalistak, "eta atal batek Peña Lemoan ere
borrokatu zuen, beste hainbat hildako izanda, Urkullu mendian egindako kontraerasoarekin batera, CNT-ko Celta batailoiaren laguntzarekin", gaineratu du CNT-k.

Erakunde sindikalaren arabera, "fronte honen ezaugarriak kontuan hartuta, ziur gaude beraien bizitza askatasunaren alde eta faximoaren kontra eman zuten beste hainbat lagunen gorpuak ere agertuko direla".

Agenda

Ez dago ekitaldirik