Prestakuntza Konfederalak bultzatutako mintegiaren helburua ekintza sindikala eta juridikoa garatzen jarraitzeko tresnak hobetzea da, gero eta konplexuagoa den testuinguru honetan anarkosindikalismoak dituen erronkak gainditzeko eta helburuak betetzeko. Hau da, CNTk enpresetan negoziazioa bultzatzeko trebeziak, mekanismoak eta estrategiak lantzea.
Hori dela eta esparru juridikoa eta legala ezagutzea beharrezkoa da, enpresetan ematen diren negozioazio prozesuetan parte hartzeko, beti xede berberarekin: CNT planteaturiko helburuak lortzea, nahiz eta asmo handikoak izan.