Zentzu horretan, CNTk hurrengo adibidea ipini du: “gaur, CAF enpresatik kaleratzen bazaituzte, bihar, agian, lan-hitzarmenik ez duen enpresa batean lan egin behar izango duzu… orduan, zer?” “Nahikoa da borrokak zatitzeaz aparatu sindikalen interesen ondorioz”, eskatu du. Gainera, “zentzugabetzat” jo du, lan-hitzarmena duten enpresa batzuek, “solidaritatez, grebarekin bat egitea” baina, beste batzuk, “Tecnalian egiten dutenak, adibidez, lan-hitzarmenik gabe eta kaleratze arbitrarioekin-, kalera ez ateratzea inondik inora”.
Piketerako hitzorduak, eskualdetan, goizeko 7:00etan izango dira. Kontzentrazioak eta manifestazioak, hauek dira:
Ekainak 21:
12:00: Donostiako Bulebartik, manifestazioa.
“Halaber, langileak, bereziki, Ekainak 21 egingo den manifestazioarekin bat egiteko animatzen ditugu, nahiz eta zuen enpresa-batzordeak grebara deitu duen ala ez, edo ordezkari sindikalak edozer esanda ere. ADEGIk jakin behar du zer den lurralde komantxean egotea”, gaineratu du.