24/04/28

Mil claveles colorados

  • Asteartean, hilak 30, Zirika Herri Gunean dokumental bat proiektatuko da
  • "Argentinako FORA sindikatuko kideek aurkeztuko dute eta testuinguruan kokatuko dute", adierazi du CNTk

Apirilaren 30ean, 19:00etan, Zirika Herri Gunean (Zapikaleak, Bilbo), Daiana Rosenfeldek zuzendutako eta ordubeteko iraupena duen "Salvadora" (2017) dokumentala proiektatuko da.

Salvadora Medina Onrubia, anarkofeminista, betiko kontraesanean bizi izan zen beti. XX. mende hasierako emakume batentzat imajina zitezkeen bekatu guztiak egin zituen: ama ezkongabea, anarkista, antzerkigilea eta poeta izatea 15 urterekin. Bere bizitza hainbat errealitateren artean zegoen: mugimendu politiko libertarioa, teosofia, literatura eta bera partaide zen unibertso burgesa. Bere idatzi autobiografikoen eta literatur lanen bidez, garai hartako estereotipoetan sartzen jakin ez zuen emakume anarkosfeminista baten bizitzan murgiltzen da dokumentala; baita idazle iraultzaile eta hauskor baten barne munduan ere, bere ekintzak gorabehera, bere bizitza bakardadean eta errekonozimendu sozialik gabe amaitu zuena.

Argentinako La Protesta, Crítica, Caras y Caretas, La Nación eta beste hainbat hedabiderekin kolaboratu zuen. Hainbat lan dramatiko idatzi zituen, hala nola Almafuerte, La solución, Las descentradas, Un hombre y su vida; El misal de mi yoga eta La rueca milagrosa poesia liburuak; bi ipuin liburu, El libro humilde y doliente eta El vaso intacto y otros cuentos, eta eleberri bakarra, Akasha. Haurrentzako antzerkiaren bultzatzailea izan zen.

Hiltzean, 1972an, argitaratu gabe geratu zen bere egiletzaren liburu bat, Los mil claveles colorados, aguafuertes sobre los amigos anarquistas de su juventud. Liburua ¡Arroja la bomba! liburuarekin batera argitaratu zen.

Agenda

Ez dago ekitaldirik

Irakurriena