Astearte honetan, Mungian duen egoitzaren aurrean egindako kontzentrazioan, “azkenengo kaleratzeak eta gero, Mediapostek -Estatu Espainiarrean postontzi publizitateko enpresaliderra- langileak beldurtu nahi duela, kaleratze gehiagorekin mehatxatuz”, sindikatu honek nabarmendu du. “Ugazabek, hau da, patronalak, gure eskubideen alde borrokatzea eragotzi nahi digute, baina ez dute lortuko”, CNTek azpimarratu zuen.
“Enpresarentzat ekoizpen kostua merkeagotzen eta azpikontratazioetara jotzea soldata eskasagoak ordaintzeko badirudi ez dela nahikoa. Orain berriro ere galerak dituztela argudiatzen dute gainerako langileak kaleratzeko, errealitatean etekinak besterik ez dutenean”, adierazi du sindikatuak.
“Mediapostek irudi jatorra saltzen saiatzen bada ere, egia esan esplotazioa sustatzen eta langileak erreprimitzen dituen enpresa baten aurrean gaude”, erakunde anarkosindikalistak adierazi du.