15/03/06

Martxoak 8: CNTk kapitalaren eta patriarkatuaren aurkako borroka aldarrikatzen du

Ez berba hutsalik, ez arrazoibide hipokritarik. Martxoaren 8 berri baten aurrean, CNTk adierazi du emakumeek ustiapena, diskriminazioa eta langabezia pairatzen jarraitzen dutela, “erabateko gainbeheran dagoen sistema bateko krisialdiaren biktima nagusiak”. Honen aurrean, erakunde anarkosindikalistak kapitalaren eta patriarkatuaren aurkako borroka aldarrikatu du: “Iraultzak ez ba gaitu aintzakotzat hartzen, nahitaez huts egingo du”, azpimarratu du.

Jarraian, CNTko Martxoaren 8ko komunikatua:

Ez bada feminista,hau ez da nire iraultza

Beste urte bat, beste egun bat, beste data bat, egutegia gainez jartzen duen milaka efemeridee­tako bat. Eta hala ere, hau ez da edozein egun. Emakumeok genero indarkeriaren titularretan biktima bezala azaltzetik eguneko heroi izatera pasatzen gara, “egiteko asko dago oraindik” amaierako oharra beti gogoan edukita.

Ia segurtasun osoz, bere sare sozialak morez beteko dituen emakumeetako batek, zortzi ordu baino gehiagoko laneguna izango du, etxeko eginbeharrak bukatuta edukiko ditu semeei arre­ta galdu gabe eta baliteke, zortez, bere itxura zaintzeari minutu batzuk dedikatzeko aukera iza­tea, obligazioz, gustuz baino. Itxuragatik arduratuta, nahiz eta ez jakin berari edo apaintzen ez bagara estigmatizatzen gaituen sistema bati arduratzen dion gehiago.

Baliteke ere emakume hori lanetik oraindik bueltatu ez izana, exekutibo txaketan lazo morea jarri du eta bihar lehenengo orduan entregatu beharreko txostena berridatzi behar izan du, erlazio pertsonalen eta lan erlazioen artean aukeratzera behartzen duen gizarte batean zapuz­tuta eta osatugabe ez sentitzen saiatuz. “Kontziliazio” hitza emakumeon unibertsoari bakarrik aplikatu ahal zaion hitza dela aspaldi ulertu zuen emakume batek.

Izan daiteke ere emakume horrek umeak eskolatik jasotzen dituen bitartean lan egin zezakeen urteak gogoratzea, bere amatasunagatik denari uko egin aurreko garaiak. Errudun sentitzen da noizean behin bere semeez liberatzean pentsatzen duenean eta depresio eta antsietate uni­bertso batean murgiltzen da bere gaitzaren jatorria ulertzen ez duelako, ama izatea ez delako “saldu” zioten panazea, azken finean dagoeneko ez da gogoratzen bera zein den.

Eta alde batera uzten dugu, gizonek egiten duten lan beragatik, gutxiago kobratzen jarraitzen dugula, erantzukizun handiko lanpostuetara ailegatu ezinik jarraitzen dugula, kasu gehiene­tan guk geuk ezarritako zainketa lanetara katez lotuta, amatasun ostean ehuneko altu batean lanera itzuli ezinik jarraitzen dugula, haurtzaindegi publikoetan lanpostua lortzeko aukera barik, gehienetan kenduta. Bortxakerien eta irainen errudunak izaten jarraitzen dugu, gizo­nezko bizkartzain barik kalera ez ateratzera behartuta, probokatzeko arriskupean. Fakultate eta goi mailako eskolak betetzen ditugu, emakumezkoen langabeziaren gorakadak minduta, gizonezkoena baino askoz altuagoa.

Emakumeok, beherantz doan sistema baten krisiaren biktima nagusiak, geurea egiten dugu SORORITATE hitza, eta patriarkatu eta kapitalaren kontrako borroka aldarrikatzen dugu, gu kontuan hartzen ez gaituen edozein iraultza motak ziur porrot egingo duela ikustarazi nahi dugu. Gugatik, gure duintasunagatik emakumeak bezala, langileak bezala, patriarkatuaren aurka, egin ezazue oihu:

Gora Martxoaren 8a!

Agenda

Ez dago ekitaldirik