“Sistemaren biktima garenok eskuragarri dugun tresna bakarra borroka da, kalean zein lantegietan” azpimarratu du CNTk ekitaldi honetan. Horrekin bat, “politika honek kalteturiko guztiak” datorren osteguneko greban aktiboki partehartzera deitu ditu.
Mobilizazio egun horren inguruan, sindikatuak azpimarratu duenez, “derrigorrez, mobilizazio sozial zabalago eta etenik gabeko baten hasiera izan behar du, horrela bakarrik lortu ahal bait dezakegu dagokiguna ez lapurtua izatea”.