Goizean izandako ekitaldien ostean, sindikatu honek hiri hauetan izan den parte hartze handia nabarmendu du, “milaka emakume eta gizonek anarkosindikalismoaren banderak goratu dituzte, kapitalismoa eta zapalkuntzaren aurka borrokatzeko prest dauden langileentzako erreminta dena”.
Zentzu horretan, “Kapitala eta beren gaizkideek txarto izendatutako krisi honetan irabaziak izaten jarraitzen dutela. Pertsonen bizitza suntsitun ondoren, enpresari eta bankariek guztia eskuratu nahi dute”, CNTk ohartarazi du. Arrazoi hauek direla eta, zentral anarkosindikalistaren iritzian, mobilizazio dinamikak Maiatzaren Lehena gainditu behar du, haratago jarraituz.
“Bihartik aurrera gure etorkizuna eraikitzen jarraitu behar dugu. Lan arloan antolaketaren beharra gero eta nabariagoa da, lan baldintza hobeagoak lortzeko bide bakarra delako, soldata igoerak baino gehiago dena: lan osasuna, lan arloa eta bizitza soziala bateragarriak egiten dituzten ordutegiak, emakume eta gizonen arteko berdintasun erreala, beste neurrien artean”, azpimarratu du.
“Arazo guzti hauei aurre egiteko antolakuntza bultzatzea ezinbestekoa da; hots, langileak elkartuz komunak diren arazoak gainditzeko”, sindikatu honek ohartarazi du. “Hau dela eta, espero dugu langileriarentzako maiatzaren lehen hau une garrantzitsua izatea, beldurra gainetik astintzen eta erasoaldira pasatzeko momentua heldu baita. Poliki poliki, baina helburua argi batekin: langileriaren burujabetza langileri bera soilik lortuko baitu”, CNTk gehitu du.