24/04/28

Maiatzaren Lehen gorribeltza Euskal Herrian

  • "Hondamendira garamatzate. Eraiki dezagun mundu hobe bat elkarrekin" lemapean, zentral anarkosindikalistak kalera ateratzeko deia egin du 1M
  • "Berdintasunean, elkartasunean eta elkarrekiko laguntzan oinarritutako gizarte baten alde, bizitzea merezi duen mundu baten alde, orain inoiz baino gehiago, antolakuntza eta mobilizazioa behar dugu", azpimarratu dute CNTtik.

CNTk manifestazioak egingo ditu maiatzaren 1ean Bilbon, Donostian, Ezkerraldean, Iruñean eta Gasteizen.

  • Bilbo. 11:30, manifestazioa Gran Víatik abiatuta (56-58), mitina Arriagan.
  • Donostia.10:00etatik 13:00etara, informazio-postua Donostiako McDonaldsen aurrean. 12:00, manifestazioa Boulebardetik abiatuta.
  • Barakaldo. 12:30, manifestazioa Bide Oneratik
  • Iruñea. 12:00, manifestazioa Baratxurien plazatik abiatuta.
  • Gasteiz.12:30, manifestazioa Europa Biltzar Jauregitik abiatuta.

Aurtengo maiatzaren 1ean, CNTtik nahikoa dela diogu. Ezin dugu onartu gure mundua, gure duintasuna, gure etorkizuna suntsitzea.

Mehatxuak aurpegi asko ditu. Batetik, gu esplotatu, baliabide naturalak agortu eta ingurumena hondatzen duen sistema kapitalistarena. Bestetik, arlo publikoa suntsitzen, gure beharrak alde batera uzten eta genozidioetara eta gerretara eramaten gaituen klase politiko ustel eta elitista batena. Baita ahulenak diskriminatu, baztertu eta baztertzen dituen gizarte batena ere.

Gure sindikatua egunetik egunera hazten ari da. Ehunka aldiz gu isilarazten saiatu badira ere, gero eta presentzia handiagoa dugu borroketan, grebetan, lantokietan. Konfederazioaren bandera gorri-beltza lan-gatazka bat dagoen lekuan dago, gutako edonork bidezkoa dena eskatzen duen tokian. Xixonetik Granadara, Santiagotik Valentziaraino.

Gure borrokek eta aldarrikapenek inoiz baino egunerokotasun handiagoa dute orain, lan-baldintza duinen, soldata justuen eta eskubide sindikalen alde. Berdintasunean, elkartasunean eta elkarren babesean oinarritutako gizartearen alde. Bizitzea merezi duen mundu baten alde.

Horregatik, ekintza zuzeneko sindikalismo bat eraikitzen dihardugu, egunez egun gure lantokietan antolakuntza sustatuz, batzarretatik, buruzagirik eta gidaririk gabe. Pertsona guztion balio berdina eta guztion iritziak aintzat hartzen dituen sindikalismoa lantzen dugu, non entzuten zaigun eta entzuten ikasten dugun. Amesten dugun mundua praktikan jartzen dugu eta gustatzen ez zaiguna aldatzeko borrokatzen gara.

Ez dugu etsiko pertsona guztiak beren patuaren jabe izan arte, aberastasuna modu ekitatiboan banatu eta natura errespetatzen den arte. Iritsi da garaia, erakutsi dezagun gu gehiago garela, haiek baino lehenago geundela hemen eta haiek egunero suntsitzen duten guztia eraikitzeko gai garela.

Agenda

Ez dago ekitaldirik

Irakurriena