22/04/19

Maiatzaren Lehenean, entzungo gaituzte!

  • Sindikatuak maiatzaren 1ean deitutako ekitaldietan parte hartzeko deia egin du
  • "Langileen mugimenduarentzat erronka garrantzitsua da entzunaraztea, klase-kontzientzia hartzea eta gure klasearen aurkako eraso guztiak indargabetzea", adierazi dute CNTtik
Maiatzaren Lehenean CNTk hainbat manifestazio eta ekitaldi antolatu ditu Euskal Herrian. Bilbon, hitzordua Gran Vían (56-58) izango da, 11:30ean, eta mitina Arriaga plazan. Iruñean 12:00etan aterako da Errekoleta plazatik; ordu berean Barakaldoko ekitaldia hasiko da (Bide Onera); Gasteizen 12:30ean izango da Europa Biltzar Jauregitik. Donostian Orereta-Errenteriatik (Zumarkalea) martxa bat izango da 10:45ean, Donostiaraino (Gros, Katalunia plaza), eta ekitaldi bat 13:30etan (Gros, Katalunia plaza).
 
Hurbil dugu Maiatzaren Lehena, langileriarentzako urte gogor baten ondoren, zeinetan gero eta herritarren sektore handiagoek hilabete bukaerara heltzeko arazoak dituzten. Sistema kapitalistak dakarren krisia larriagotzen ari da eta, betiko moduan, geuk ordaintzen dugu. Lan prekarietateari, langabeziari eta etxebizitza lortzeko zailtasunei bizitzaren kostuen igoera eta etengabeko murrizketak gehitzen zaizkie. Hori langileriaren energia edota elikadura bezain beharrezkoak diren baliabideak eskuratzeko zailtasunaren handitzean nabaritzen da, baita osasun eta hezkuntza arloetan ere.

COVIDagatiko pandemiak ondorio ekonomiko eta sozial larriak ekarri ditu, baina horiek ezin dira sistema kapitalistak jadanik zekarren krisitik atera. Bere betiko baliabide pilatu eta kontsumitu beharrak ikaragarrizko eragina du alarma seinaleak etengabe ematen dituen planetan.

Egoera larri honen aurrean, gobernuek betiko moduan jokatzen dute: gizarte kontrola areagotuz, langileriaren askatasunak mugatuz, gizartea militartuz, gizarte gastuetan murriztuz eta gerrak hasiz; elite kapitalistei mesede egiten dieten neurriak, eta munduko langileriak beti jasan behar izaten dituen ondorioak.

Maiatzaren Bata langileen mugimendurako oso data garrantzizkoa da, beren duintasun eta biziarekin Chicagoko martiriek historian grabatu zituztelako langileria mugiarazi dituen baloreak. Eurek gogorarazten digute esplotazioaren aurkako erantzun gisa elkarlaguntza eta antolaketa kolektiboa ditugula; arrazismo, inperialismo eta gerraren aurkako bide bakarra internazionalismo proletarioa dela; autoritarismo eta patriarkatuaren aurka, anarkosindikalismo, feminismo eta asamblearismoaz borrokatu behar garela.

Siglak sigla, gobernariek, ostera ere, langileak saldu dituzte.”Bertan behera” diotenean, “ukitu” esan nahi dute, aldaketa den itxurak egiteko, baina langileek euren bizi.baldintzak hobetu barik, eta patronalaren jarrera indartzeko bidea bihurtzen da. Era berean, Mozal Legea izenekoak hor darrai edozein kexa ezabatzeko, eta familia ugari etxegabetuak dira.

Hemendik aurrera ikusiko dugu, lan erreformaren aurreko kontratu mugagabeen %40k urtebete baino gutxiago irauten bazuten, erregulazio berriaren bidez, kontratu mugagabeen batez besteko iraupena laburragoa izango dela. Kaleratzeen kopurua ere igoko da eta prekarietatea aldizkako kontratu finko berriek makilatuko dute. Etxeko langileak lehen mailako langileak noiz izango zain gaude, merezi duten moduan, 189 hitzarmenaren bidez, edo Langileen Estatutuan sartuz, betidanik egon behar ziren moduan. Hazten jarraitzen duten eta beste sektore batzuetan agertu diren lan- osasun eta lan-istripuak ere ezin ditugu ahaztu. Eta pentsioak: pentsioak gero eta urrunen eta aseguro gutxiagorekin egoteko bideetan, atzera egin gabe, jarraitzen dute, banketxeak eta enpresak erreskatatzen baitira, baina ez langileriak lortutako eskubideak.

Garai honetan, langileen mugimendurako erronka erabakigarria entzunaraztea da, klase kontzientzia hartzea, eta mugimendu nazionalista, autoritario, arrazista eta patriarkal olatuari aurre egitea. Nahikoa da hedabideen zuriketa eta alderdi politikoen arteko itunak sufritzeaz. Estatuaren erakundeetatik kanpo ezinbestez prestatu behar gara; behetik antolatuta, auzoan, lanean, sindikatuan, Gizarte-Justiziaren alde, aberastasunaren banaketaren alde eta mugak desagertzearen alde, inor atzean gera ez dadin.

Hori da CNTk hartutako bidea eta, horrexegatik, Maiatzaren Lehenean kalera irtengo gara. Maiatzaren Lehenean entzungo gaituzte!

Agenda

Ez dago ekitaldirik

Irakurriena