18/05/05

Maiatzak 1: Aldarrikapenek kaleak bete zituzten

  • "Lan eta gizarte justizian bidea eginez" lelopean, Bilbo, Donostia, Iruñea eta Gasteizko kaleetan CNT izan zen.
  • "Ez da jai egun bat, borroka eguna baizik, jarraipen bat behar duena folklore hutsean gera ez dadin", azpimarratu du erakunde anarkosindikalistak.

Ez dugu ahaztu behar Maiatzaren Lehena "elkartasun eta borroka mobilizazio gisa jaio zela", gogorarazi du erakundeak, 1886an 8 orduko lan jardunaldia bultzatzeagatik erahildako 5 langile anakista hil baitzituzten Chicagon. Espainiako Erresuman greben bitartez CNTk lan jardunaldi hori lortu zuen ere, 1919an, borrokaren bitartez. Horregatik data garrantzitsu honetan "ekintza zuzena eta greba aldarrikatu nahi dugu, egun guztiak maiatzak 1 izan daitezen".

Gasteizen CGT, ESK eta STEILASekin batera kalera atera zen CNT. Nahiz eta Arabako egutegiak ez lagundu, gero eta langile gehiagok kalera ateratzen dira lan eskubide duinak aldarrikatzera. Manifestazioa Europa Biltzar Jauregian hasi eta Eusko Legebiltzarrean bukatu du. Irakurritako komunikatuan orain dela 5 urte Banglasedhen hildako 1.134 langileak omendu ziren. Bukatzeko Arabako Pentsinistak Lanean pentsio duinen aldeko manifestazioetan parte hartzeko deia egin zuen.

 

Bilbon, manifestazioa Gran Viatik hasi eta Arriaga Plazan bukatu zuen. Hizlariek lan sindikalen lana azpimarratu zuten, jasatzen duten jazarpena salatuz, baina baita ere nola elkar laguntza hori borrokatzeko tresna izugarria den. Bestalde, anarkosindikalismoa sistema ekonomiko autogestionario eta antikapitalista eraikitzeko tresna ezin hobea dela. Bukatzeko, sistema kapitalista patriarkala salatu zen, honen aurkako borroka sutsua beharrezkoa baita, Martxoak 8ren izpiritua berreskuratuz.

Donostian CGT, ESK, STEILASekin kalera atera zen CNTk, Iruñean, Solidari ere hauekin batu zen. Manifestazio jendetsuak izan ziren, sindikalismo alternatiboa aldarrikatuz.

Hementxe Bilboko Arriaga Plazako mitinak:

Anarkosindikalismoa alternatibaren parte da

 

Analisi bat

 

Sail Sindikalek hitza hartu dute

Agenda

Ez dago ekitaldirik

Irakurriena