- CNT sindikatuak martxoaren 8ko mobilizazioetan parte hartzeko deia egin du.
- "M8 honetan kaleak bete behar ditugu, eta indarberritze sindikal feministaren sua piztuko duen txinparta bihurtu", adierazi dute erakunde anarkosindikalistak.
"Emakume langileok gainezka gaude. Eta nazkatuta gaude" lemapean, CNTk lan mundurako aldarrikapen feministak mahai gainean jartzearen aldeko apustua egiten jarraitzen du. Horregatik, M8 honetan kaleak gainezka egiteko deia egiten da.
Hauek dira hitzorduak:
- Bilbo: 19: 30ean, Jesusen Bihotza plazan.
- Donostia: 18: 30ean, Antiguoko tunelean.
- Gasteiz: 19: 00etan, San Antondik abiatuta.
- Iruñean: 20: 00etan, Antoniuttin.
M8 honetan ikusiko dugu elkar!