Halaber, erakunde anarkosindikalistak nabarmendu du “merkataritza txikiak eta ostalaritzak langileriaren eskubideen galerak ere jasan behar ditu”. “Hori dela eta -gaineratu du-, greba orokorrean parte hartzeko deitzen diegu eta, modu horretan, borroka egun honetan parte hartzen duten guztiekin bat egiteko”. “Gaur egungo egoerari aurre egiteko, beharrezkoa da greba pertsiana itxien sekulako erakustaldi bihurtzea”, azpimarratu du.
Zentzu horretan, CNTren ustez langileriak “ez du solidarioa izan behar beste leku batera begira daudenekin haien auzokideek krisien ondorio izugarriak pairatzen dituztenean”. “Ez dugu solidarioak izan behar gurekin modu berean aritzen ez direnekin”, azpimarratu du.