13/05/28

M-30: CNT zenbait hiritan kaleetara aterako da

CNT sindikatuak ostegun honetako greba orokorrean, maiatzak 30, Euskal Herrian ekintza ezberdinak egingo ditu. “Borroka eguna da eta demostratu behar dugu haien eskubideak galtzeko prest ez dagoen gehiengo zabala dagoela”, erakunde anarkosindikalistak adierazi du.

Hauek dira egingo diren ekintzak:

Donostia:

10.00: Amara auzoan, pikete informatiboa. CNTren egoitzatik.

11.30: Manifestazio bateratua Anoeta estadiotik.

18.00: Eztabaida irekia: nola berpiztu klaseko sindikalismoa, jarraian, jaia eta kontzertua “Desperdicio” taldearekin (Olaeta enparantzan, CNT egoitzaren aurrean)

Bilbao:

9:30: Manifestazioa, Jesusen Bihotzetik Udaletxeraino, CNTk hitza hartuko du.

11:45: Manifestazioa, Udaletxetik, Moyua enparantzaraino.

12:30: Manifestazioa, Moyua plazatik Jesusen Bihotzeraino eta baterako mitina.

17:30: Eragile sozialen manifestazioa, Bilbon.

 

Barakaldo:

6:45: Pikete informatiboa (Santa Teresa Plazan).

17.00: Pikete informatiboa (Herriko Plazan).

18:30: Manifestazioa Herriko Plazatik.

Gasteiz:

10:00:. Corte Inglesetik, Autobus Geltokitik (Los Herrán kaletik) eta Eusko Jaurlaritzatik martxa ezberdinak hasten dira.

12.00: Manifestazioa, Bilbao plazatik Virgen Blanca plazaraino.

17.30: Manifestazioa, eragile sozialekin batera, Bilbao plazatik Virgen Blanca plazaraino.

Iruñea:

11:00: Zutabeak aterako dira: Ezkaba plazatik (Txantreatik), Atarrabia-Villabako udaletxetik eta Barañaingo mugatik Berriozarko Gipuzkoa etorbidearen errotondarekin.

12:00: Ekintza nagusia Castillo enparantzan.

18:00: Manifestazioa, eragile sozialekin batera, Antoniutti parketik.

Durango:

8:30: Pikete informatiboa Durangon.

11:00: Bilbora, manifestazio bateratuan parte hartzeko.
17:30: Manifestazioa Durangon (Santa Ana).

 

Hala ere, CNTk borroka eguna deitu du estatu osoan, Euskal Herriko grebarekin elkartasuna adierazteko. Hemen aurkituko duzu informazio gehiago.

Agenda

Ez dago ekitaldirik