14/03/23

“M-22 gure eskubideen aldeko guztion borrokaren iturria izan behar da”

Larunbat honetan Madrilen bildu ziren Duintasunaren Martxa jendetsuen ondoren, CNT sindikatuak nabarmendu du M-22 “inflexio-puntu bat izango dela”. Ildo horretan, erakunde anarkosindikalistak azpimarratu du mobilizazioa “CCOO, UGT eta alderdi politikoak alde batera utzita egin zela” eta Estatuan zehar ibilbideak ez zuela apenas estaldura informatiborik.

CNTko Batzorde Konfederalako Idazkaritza Iraunkorraren komunikatu batean, sindikatuak nabarmendu du Madrilen egin den manifestazio erraldoia “itxaropentsua izan dela” –Euskal Herrietatik joandako militanteek ere parte hartu zuten-. Honek “gaur egungo egoera sozialaren aurkako gaitzespen eta amorrua ateratzeko aukera eman du”. Hala ere, adierazi du M-22 “gure eskubideen aldeko guztion borrokaren iturria izan behar dela, murrizketaren aurka, gure askatasunen defentsan eta errepresioa salatuz”.

“Gure hurrengo pausua Maiatzaren bata izan behar da eta, ondoren, guztion artean, boterearen aurkako agertokia eraiki behar dugu”, azpimarratu du. Hori dela eta, CNTk gonbidatu ditu sindikatu ofizialekin desilusionatuta dauden langileak, baita mugimendu libertarioa ere, elkarrekin borroka hauek eraikitzera”.

Halaber, erakunde anarkosindikalistak salatu du Madrileko “militarizazioa” protestaldietan, “ehunka istiluen kontrako poliziaren eskuadroiekin, bidezko protesta soziala kriminalizatuz”. “Gure ahotsaren beldur dira, eta gure ahoa estali nahi dute. Guk haien erasoak pairatzen ditugu eta salatzen ditugu. Ez gaituzte geldituko; kalean jarraituko dugu”, azpimarratu du.

Beste momentu batean, CNTk esan du CCOO, UGT, USO sindikatuen portaera eta Gailur Sozialaren kolektiboen jokabidea “lotsagarria eta oportunista” izan dela, “azken momentura arte ez zuten bat egin eta hori bakarrik mobilizazioa aurrera atera duten pertsonen, kolektiboen eta erakundeen ahaleginak eta borrokak errentagarri egiteko”.

“Aste honetako gobernu eta gizarte-eragileen arteko bilera ezin da kointzidentzia bitxia izan –esan du-; beste saio zakar bat haien lotsaizunak estaltzeko, protagonismoa lortzeko eta haien traizio eta ustelkeriagatik jadanik inork onartzen ez duen bidezkotasuna eskatzeko”. “Ez elkarrekin, ez baztertuak: borrokan eta kalean elkarrekin mantentzen bagara, haiek guztiek porrot egingo dute”, gaineratu du CNTk.

Agenda

Ez dago ekitaldirik