Lodosa altxamendu frankistari aurre egin zion herri nafar bakarretako bat izan zen. Geroago egiaztatu zenez, faxistek hil zituzten auzokoen artean, 41 CNTko kideak ziren. Guztiok, omenaldi hunkigarrian, burura etorri ziren. Ekitaldia, herriko hilerrian hasi zen panteoian 131 arrosa gorri jarriz. Han, biktimen familiar batzuek hitz egin zuten haien senideak gogoratuz. Azaldutakoen artean Julio Fernández egon zen, Madriletik etorrita itsua egonda ere. Bere aita maisua izan zen eta herrian fusilatu zuten. Partaide batek ere “Txoria Txori” abestia kantatu zuen.
Ekitaldia udaletxean jarraitu zen. Han manifestu bat irakurri zen eta frankismoak hil zituzten udalkideen oroimenez plaka bat estalgabetu zen. Eguna Kultur Etxean bukatu zen argazki-erakusketa batekin eta filma baten emanaldiarekin. Honetan gogoratzen da nola berreskuratu ziren hildakoen gorpuzkiak eta familiarren ibilera zerraldoak lepoan.
Nabarmendu behar da Kultur Etxe hau –hildakoei omenaldia egiteko aukeratutako lekua- fraide agustindarren komentua izan zela. Auzokoek gogoratzen duten bezala, han, aurrez aurre, frankistek 131 hildakoak “paseatu” zituzten, haien artean, alkatea. Hori gertatu baino lehen, herritar askok uste zuten komentu horretan faxista armatuak ezkutatzen zirela. 1936ko uztailaren 18an, estatu kolpearen egunean, baieztatu zuten: hortik hiltzaile batzuk atera ziren. Orduan pentsatu ez zutena hildakoek bizidunak dituztela da, eta bizidunek, oroimena.