Joan den azaroaren 18an argitaratutako epaia irmoa delarik, epaitegiak Limpiezas Lombide kondenatu du 6.000 euroko kalte-ordaina ematera CNTko Sail Sindikalaren ordezkariari, benetako babes judizialerako duen oinarrizko eskubidea urratzeagatik.
Lehenago ere, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiak arrazoia eman zion CNT sindikatuari, Lombidek CNTko ordezkariak garbitzen zituen jabe-erkidegoek enpresarekin zituzten zerbitzuak nahitaez bertan behera uzteko maniobrak egin zituelako, enpresan bere orduak murriztu ahal izateko. Justizia Auzitegi Nagusiak, bere epaian, baliogabetu egin zuen enpresak ezarritako lan-baldintzen funtsezko aldaraztea, CNT sindikatuak eragindako ekintza sindikal eta judizialen aurkako errepresalia baino, beste arrazoirik ez zegoelako.
Epai berri honek CNTko ordezkariari 6.000 euroko kalte-ordaina ematera kondenatzen du Limpiezas Lombide, benetako babes judizialerako duen oinarrizko eskubidea urratzeagatik. Horrez gain, Justizia Auzitegi Nagusiak ondoren baliogabetu zuen lanaldi-murrizketa aplikatu zuenetik, jatorrizko lanaldia itzuli arte sortutako soldata-aldeak ordaintzera kondenatzen du enpresa.
CNT sindikatuak oso modu positiboan baloratu du “epai honi bide eman dion Sail Sindikaleko kideek enpresan duten borroka. Beste behin ere, agerian geratu da gatazkako urte guztietan enpresak izan duen jarrera antisindikatala”. Zentral anarkosindikalistak Limpiezas Lombideko langile guztiei deia egin die “antolatzeko eta borrokatzeko, beren lan-eskubideak baliarazteko; izan ere, frogatuta geratu denez, enpresa honetan zalantzan baitaude”.