- Maiatzaren 25ean eta 26an, Areatzako parkean XVIII. azoka burutuko da
- Liburu aurkezpenak, hitzaldiak, tailerrak... antolatu dira, "edozein adinetako pertsonek kultura libertarioan parte har dezaten", adierazi dute antolatzaileek.
Kultura libertarioak Areatzako parkea hartuko du berriro, Bilbon. Maiatzaren 25ean eta 26an egingo da.
Ordutegia 11:00etatik 22:00etara izango da larunbatean, eta 11:00etatik 15:00etara igandean. Hauek dira, besteak beste, Liburu Azoka Anarkistan parte hartuko duten argitaletxeak: Emakume Askeak, Piedra Papel Libros, Anselmo Lorenzo Fundazioa, Ateneo Lagun, DDT Banaketak, Ekintza Zuzena, Virus Editorial, Irrecuperables, Txarraska, Lura Banaketak, Pikara Magazine eta Fuera de Orden.
Azokan zehar, "Euskal anarkismoa eta bere protagonistak: historia orokorra eta Casilda, Felix Padin eta Isaac Puenteren biografiak" erakusketa egongo da.
Gainerako jarduerak honako hauek dira:
Maiatzak 25, larunbata
11:30. "Ekonomia Berria": sozialismo libertarioa eraikitzen (1936-1939). Anselmo Lorenzo Fundazioak Miguel G. Gómezen “La CNT y la Nueva Economía. Del colectivismo a la planificación de la economía confederal (1936-1939)” liburua argitaratuko du. Liburuan sakonki lantzen diren gaiei sarrera egiteko, ICEAko kidea den Endika Alabortek horren inguruan solasaldia emango du, beti ere helburua eredu post-kapitalista bat eraikitzeko erabilgarria izateko. Euskaraz izango da
13:00. "Moldeadoras de las idea. Mujeres en la cultura impresa anarquista" liburuaren aurkezpena. Erakusketa eta katalogo hau 2024ko martxoan Madrilen egindako kongresu batetik sortu zen. Kongresu horren ardatza editore eta itzultzaile anarkistak izan ziren. Gai hauetaz arduratzen diren ikertzaileen lanei eta Anselmo Lorenzo Fundazioaren dokumentu-funts aberatsari esker, kultura inprimatuari egiten dizkioten beste lan guztietara zabaldu ahal izan genuen begirada. Emakume anarkistek kultura horretan parte hartu zuten lehen planoetan eta liburuen azaletan, baina baita tailerretan eta inprimategietan eta kaleetan ere, argitalpenak banatuz edo harpidetzak erosiz. Alde guztietan beharrezkoa zen inplikatzea. Horregatik, beharrezkoa da lan intelektualaren dimentsioa (askotan sinatuta agertzen dena) ez ezik, besteak beste, daktilografoen, konpositoreen, paketatzaileen, zuzentzaileen, mandatarien eta tipografoen lan ikusezina ere berreskuratzea. Hortik dator Ideiaren moldekatzaileak izenburua, emantzipazioaren, anaitasunaren eta berdintasunaren ideiak moldera eraman zituzten guztiak barne hartzeko, ezagutzen zutenaz guztiz bestelako mundu bat imajinatu baitzuten. Sònia Turón, Fundación Anselmo Lorenzoko presiendeteak liburua aurkeztuko du.
18:00. "El patronato de la mujer". Andrea Momoitio kazetariak, Pikara Magazineko koordinatzaile ohiak, Emakumea Babesteko Patronatua aurkitu zuen Maria Isabelen historiari eta Basauriko espetxean hil zenari buruz ikertzen ari zela. Maria Isabel erakunde frankista horretatik igaro zen, Patronatutik, "emakume onaren" ereduari desafio egiten zioten emakumeen gaineko kontrol patriarkal zorrotza egiteko diktaduraren mekanismoa. Orduz geroztik, Momoitio erakunde horrekin obsesionatu zen, eta 2024an gaiari buruzko saio berezi bat koordinatu du Público egunkarirako.
21:00 Antzerkia. 43º13’44"N familia-memorian eta memoria kolektiboan egilea bilatzeko prozesuaren emaitza da. Beste leku batera bidean aurkitutako istorioa da, non irudimenaren mekanismoek memoriak ez dituen hutsuneak betetzea lortzen duten. Egiteko astirik eman ez zigun argazkiak dira, hartzeko astirik eman ez zigun itsasontziak edo inoiz ateratzeko astirik eman ez zigun balak. Koaderno bitakora bat, performance eta dokumentu-antzerki formakoa. Biografia politikokoa.
Maiatzak 26, igandea.
10:00-14:00 Idazketa sortzailearen tailerra. Idazketa sortzailearen tailerrean desblokeatzeko teknikak aztertuko ditugu, jolasetik eta idazketa aktibatzen duten trabak eta konstrikzioak planteatzetik abiatuta. OULIPOren (Ouvroir de litere potentielle) prozeduretan oinarrituta, idazketa indibidualarekin zein kolektiboarekin esperimentatuko dugu. Kartelean datorren QRaren bidez izena eman beharko da. Alejandra Marquerie da tailerraren irakaslea.