- Lanaren Ekonomia irratsaioak beren 100. saioa egingo du, eta CNT sindikatuaren kide batek parte hartuko du
- "Behar beharrezkoa dugu horrelako ikuspegiak ekonomia zabalkundean, langile klasea erdigunean jartzen duena", azpimarratu du erakunde anarkosindikalistak.
Orain dela bost urte abiatutako Lanaren Ekonomiaren 100. irrati saioa ospatzeko unea heldu da. Bilboko Kafe Antzokian egingo da, maiatzaren 16 martitzenean, 12:30-13:30 artean. Zuzeneko berezia izango da, Bilbo Hiria irratian eta Arrosa Sareko beste irratietan, eta, urte hauetako Lanaren Ekonomia lantaldearen irakurketatik haratago, Argiako lagunen mezua izango da baita ere. Saioaren eguneko gai monografikoa berezia izango da ere, elkarrizketak egingo baitizkiegu sindikatuen arduradunei. Xuria Artza (UGT), Endika Alabort (CNT), Igor Eizagirre (ELA), Iratxe Alvarez (ESK), Oihana Lopetegi (LAB) eta Alfonso Rios (CCOO) izango dira n, eta langile mugimenduaren erronken eta arlo komunikatiboan aurrepapausoak egiteko beharraren inguruan galdetuko diete.