12/02/14

Lan istripuan hildakoa Zambranan

Arabako CNTk, 41 urteko nekazaritza arloko langile baten heriotzaren salaketa egin nahi du. TXULATO SOCIEDAD COOPERATIVA entrepresako langilea, ereikuntza arloko lan batean ari zela hil egin zen Zanbranan.

Zoritxarreko lan ezbeharra joan den asteartean, hilak 14an, gertatu zen. Langilea, entrepresako nekazari-langilea, traktore bati lotutako karga-pala batekin, hesi bat botatzen ari zela hil egin zen. Barrukaldetik itxieraren oinarria pikatzen ari zela, gainera etorri zitzaion hesia eta palaren eta paretaren artean harrapatuta geratu zen, osalanek dioenez.

Sndikatotik, familiari, elkartasunik beroena eskeini nahi diogu, familiari, eta Mirandako kide eta lagunei.

Beste alde batetik, CNTk dudan jarri nahi ditu, prentsan ateratako gertakariaren zenbait kontakizun. Palaren gainean egonik, langileak ez zeukan, pala mugitzeko ahalmenik. Traktorearen barruan zegoen beste norbaitek mugitu behar izan zuen pala.

Istripua ekidin zitekeela uste dugu, lan egiten ari zen lekuan prbentzio plangintza bat ezarriz. Obrak berak ez zeukan beharrezko baimenik, ez eta segurtasun eta osasun txostenik ere, beraz prebentzio neurririk ere ez. Segurtasuna entrepresetan lanaren oinarrietako bat izan beharko luke, eta beraien legeen arabera, enpresariaren ardura da. Esan behar ere, nekazari langile baten prestaketa ez dela eraikuntzako langile batena bezalakoa, eta azken lan mota hau ari zen egiten.

Berriz ere saiatu dira biktimari kulpa botatzen, hau da, eguraldi ona dagoela aprobetxatuz obra bat egiten dute batere baimenik gabe, ez eta formakuntza eta beharrezko prebentziorik gabe, eta istripua gertzen denean egiten den lehenengo gauza eta bakarra, hildako langileari istripuaren kulpa botatzea da.

Berriz ere CNTtik azpimarratu nahi dugu, langileen esku dagoela langileek ardurak artzea. Bidea, loturarik gabeko sindikaoetan elkartzea da, liberaturik ez duten sindikatoentan elkartzea, subentziorik jasotzen ez duten sindikatoetan elkartzea, eta aldaketa sozialaren aldeko sindikatoetan elkartzea. Hori da indarrean dagoen gizartearen gabeziei aurre egiteko bide bakarra. Soilik ekonomiaren menpe dagoen gizartea.

Langile klaseari beti larrutik ordaintzea tokatzen zaiona.

Agenda

Ez dago ekitaldirik