Mobilizazioan, sindikatukideek bezero eta oinezkoei enpresa honen nagusikeria eta bidegabekeriazko informazioa eman diete. Enpresak, aurretik, botatzearekin mehatxatu zituen langileak, soldataren izozketa onartu ezean. “Barakaldotar guztiek jakin behar dute zer gertatzen den denda honen etxaurrearen atzean”, azpimarratu du sindikatuak.
Izan ere, CNTk mobilizazio gehiago iragarri ditu Laia zapata-dendak “agerian” geratzeko. “Guztizko zigorgabetasunarekin jokatu ahal zutelakoan zeuden, baina oker zebiltzan: ekintza zuzenaren bidez, elkartasuna eta laguntza emanez, patronalak gure eskubideak lapurtzea ekidingo dugu”, azaldu du.