23/02/05

Kartzelen autoantolaketa atzo eta gaur

  • Sare Antifaxistak, CGTk eta CNTk emanaldi eta hitzaldi bat antolatu dute otsailaren 13an Zirikan (Bilbo)
  • Proiektatutako film-dokumentala "Modelo 77" izango da eta garai hartan bizitakoa testuinguruan kokatuko duten aktibistak izango ditu.

Torturaren aurkako egunarekin bat eginez, otsailaren 13an, 18:30ean, COPEL sortu zenetik gaur arte kartzelako eremuan izan diren borrokei eta horien ondorioei buruz hitz egingo da.

COPEL - Borrokan Dauden Presoen Koordinakundea hirurogeita hamarreko hamarkadan sortu zen, formalki amaitutako diktadura baten eta oraindik osatzen ari den erregimen demokratiko baten artean. Azken aldiko presoentzako auto-antolaketaren esperientzia ugariena eta eraginkorrena da. COPELek preso arruntenen aldarrikapenak batzen zituen bere baitan, protesta metodo sendoekin. Bere errepresio lotsagabeak oraindik pairatzen dugun erregimenaren izaera baldintzatu eta kalifikatu zuen. Hala eta guztiz ere, presoen eta kanpoko laguntza-taldeen autoantolaketak jarraitu egin du ordutik, ez bakarrik espetxeratze-baldintzak humanizatzeko, baita itxialdia bera kritikatzeko ere. COPEL, oraindik oroimenean dir-dir egiten duen borrokarako eta autoantolakuntzarako eredu bat izan zen, baina gaur egun presoen borrokak haztatzen ari dira ia bi mila pertsona preso hartzen dituzten espetxeetan.

Hasierako esperientzia horri eta geroko eta oraingo borrokei buruz, CGTk, CNTk eta Sare Antifaxistak hitzaldi bat antolatzen lagundu dute. Bertan, dokumental bat eman dute, non borroka haietako protagonistek  beren esperientziei buruz hitz egingo duten, garai hura testuinguruan kokatuko duten eta gaur egun egiten ari diren protestak kontatuko dituzten ekintzaileek lagunduta.

 

Agenda

Ez dago ekitaldirik

Irakurriena