Testuinguru honetan, erakunde anarkosindikalistak ohartarazi du “Mediapost multinazionalak, sektorean garrantzi handia duena, alde batetik jendea kaleratzen du eta, beste aldetik, gutxieneko soldatarekin aldi bateko langileak kontratatzen ditu eta autonomoekin azpikontratuak egiten ditu”.
“Azken hilabetetan –gaineratu du sindikatuak- Mediapost enpresak bost pertsona kaleratu ditu, haien arten CNTko sekzio sindikalaren bi langile, eta hauek haien lana galdu dute ekintza sindikala egiteagatik”.
CNTk ere salatu ditu “langileriaren aurkako bortxaketak haien soldatak, borondatez, %17 jaisteko eta, aldi berean, irailean, 16 aldi bateko langile kontratatu ditu”. “Hori dela eta, banatzaile eta marka komertzialek lan eskubideak errespetatzeko exijitu egiten dugu eta langileei deitzen diegu antolatzeko esplotazio egoera hau aldatzeko”, gaineratu du.