12/03/15

“Kalera irten behar dugu behin betiko”

CNT sindikatuaren esanetan, Martxoak 29ko greba orokorrak “prozesu gero eta handiago eta iraunkor baten hastapena bakarrik izan behar du” eta “langileria eta krisi kapìtalistak kalteturiko sektore behartsuenen osotasunak partehartu beharko luke bertan” .

Bilboko Plaza Biribilean eginiko elkarretaratze batean, erakunde anarkosindikalistak bere errefusa azaldu die beste behin ere Rajoyren gobernuak bultzaturiko eskubide murrizketei. Azken orduetan bere batzorde konfederalak igorririko ohar batean azpimarra bezela, CNTk bere erronka berresten du “langileok jasaten ari garen erasoak maila berdineko irmotasunez erantzutera eramango gaituen borroka tinko eta mugagabe baten alde”.

“Aski dela esateko garaia da, kaleak gureganatzekoa, guztion artean (langile, langabetu, jubilatu, ikasle, ezegonkor…) indarrak bildu eta aldarrikapenak gauzatu arteko borroka ordua da” gehitu du.

“Banketxe eta patronalaren krisia ordainduko dituztenak langileak izatea ahalbidetzen duen politika ekonomikoa” behin betiko eraistea aldarrikatu du sindikatuak, “langabezi tasa izugarri igoarazi eta langileon bizi baldintzak nabarmen kaltetu dituen politika ekonomikoa”.

Agenda

Ez dago ekitaldirik