12/11/06

Justiziak Pandan CNTko ordezkari sindikalaren kaleratzea baliogabetzat jo du

CNTk borroka luze bat egin eta gero, Euskal Herriko Justizia Auzitegi Gorenak Panda Security SL enpresan CNTko ordezkariaren kaleratzea baliogabetzat jo du, kaleratze hau enpresak 2011 urte-bukaeran egin zuen 128 langileen EEEan, sartuta zegoen.

Informatika-enpresa famatua batzuetan saiatu zen CNTko militanteaz libratzen.”2009an adiskidetze-egintza egin eta gero, eta enpresan sekzio sindikala antolatu ondoren (ordura arte ez zegoen inolako ekintza sindikalarik) kaleratu zuten” nabarmendu du erakunde anarkosindikalistak. Adiskidetze-egintza egin ondoren eta enpresan sekzio sindikala antolatu ostean, langilea bota zuten.

Pandak erabaki arbitrario hau hartu eta gero, gizarte-epaitegiak, Euskal Herriko Justizia Auzitegi Gorenak eta, azkenean, Auzitegi Gorenak, kaleratzea baliogabetzat jo zuten, oinarrizko eskubideak urratzen zirela esanez. Izan ere, Auzitegi Gorenak  ez zuen enpresaren errekurtsoa onartu, hori dela eta 2011ko otsailan epaia irmoa izan zen.

Hala ere, gauzak ez ziren horrela geratu. CNTren aurkako enpresaren lehenengo eraso horren ondoren, beste langile batzuk haien bidegabekerien kontra matxinatu ziren. “Enpresari gure ekintza sindikala garatzeak traba egiten zion. Madrilen, Bilbon edo Valentzian lantoki aurrean egin ziren konzentrazioak… eta, era berean, nazioarte mailan Langileen Nazioarteko Elkarteak antolatu zituenek, enbarazu egiten zizkien. Edozein eskaera edo ekintza sindikalaren aurrean, Pandaren erantzuna beti kaleratzea zen: bederatzi langile berriro hartu behar zituzten beraien kaleratzeak baliogabetzat jo zituztelako” azpimarratu du sindikatuak. “Epaitegietan eta adiskide-egintza ataletan aparteko orduak egin behar izan dituzte Panda Security SL enpresaren erruagatik. Mobbinga, errepresio sindikala, EEE ezkutuak edo beka baten bidez kontratuak egiteagatik auzi eskeak irabazi egin dira”, nabarmendu du.

Halaber, “Pandan dagoen CNTko sekzio sindikalak bultzatu dituen adiskide-egintzei esker edo epaiketei esker, gaueko txandak -ordu hauek hitzarmen kolektiboak adierazten duena baino askoz gutxiago ordaintzen ziren- desagertu dira eta langile batzuen maila hobetzen da”.  Era berean, epaiketak hasi baino lehen, “24x7 orduko txandaketan -24 ordu, astean 7 egunetan- lan egiten zutenek, egiteari utzi zioten”.

Beste alde batetik, sekzio sindikalak sindikatu honetako Ekonomia eta Zuzenbide kabinetekin batera, EEEren aurkako kontratxosten bat egin zuten. Dokumentu horretan azaltzen zen “azken urteko datu ekonomikoak ez zeudela auditaturik, filialak eta eraikinak erostegatik, zor bat sortuz EEEa justifikatzeko”.

Gaur egun, CNTk Auzitegi Nazionalean eta beste eskumeneko organoetan salaketa bat dauka 128 lanpostuen amatatze espedientearen aurka.

Agenda

Ez dago ekitaldirik