-
Urtero legez, CNT sindikatuak 1936ko uztailaren 19an faxismoari aurre egin eta Iraultza Soziala egin zuten emakume eta gizonak omendu ditu, Artxandako La Huellan, Bilbo.
-
“Pertsona arrunt baina antolatu batzuek kapitalismotik at bizitzea posible dela erakutsi ziguten”, azpimarratu du erakunde anarkosindikalistak.
Oroimen historikoa eta “Valle de los Caídos” puri purian dagoen eztabaida den bitartean, CNT sindikatuak orain dela 82 urte gertatutakoa gogorarazi du. “Herriek estatu kolpe faxista gelditu zuten, nahiz eta Espainiar Errepublikak ez lagundu”, aipatu du erakunde anarkosindikalistak. “Gainera, gizon eta emakume hauek Europan XX mendean eman den Iraultza Sozial handiena gauzatu zuten, lurra eta industriak kolektibiztatuz, komunismo libertarioa praktikan jartzen”, CNTk nabarmendu du.
Sindikatuaren iritziz, erregimen diktatorial frankistak eta 1978ko Erregimenak esperientzia hau ezabatu nahi izan du, “autogestio eta askatasunean oinarrituta kapitalismotik at bizitzea posible dela erakusten baitu”. Industriak langileen esku pasatu ziren, “kudeatzaileek haiek izan ziren”; landa eremuetan “lurren kolektibizazioak eman ziren, lurrak guztienak izanik”. Hala ere, prozesu iraultzaileak “etsaiak izan zituzten: bai kolpistak, baina baita Espainiar Errepublika eta Kataluniako Generalitat, euren gizartearen orden burgesaren aurka zioalako”, esan du CNTk.
Bestetik, munduan ematen ari diren beste prozesu iraultzaileak agurtu ditu. Rojava da hauetako adibide bat, “nahiz eta lurralde bakoitzak berezitasunak izan, ez daude bi iraultza berdinik”, aipatu du erakunde anarkosindikalistak. Euren iraultza (2012ko) uztailaren 19 batean ere hasi zen, baina gaur egun iraultza honek “jasotzen ari den erasoa izugarria da: munduko iraultzaileok zuekin gaude”, esan du CNTk.
Errefuxiatuen egoera omenaldian aipatu dute ere. “Iraultza egin zuten gizon-emakumeek erregimen genoziatik ihes egin behar izan zuten”, gogorarazi dute, “gaur gure lurraldera etortzen direnak babestu behar ditugu, gure aiton-amonek errefuxiatuak izateko arrazoi bera dute: bizirautea”. CNTk erakunde sindikalek honen aurrean “ekintza indartsuak egitea” planteatzen dute, bertoko elkartasun sarea sakontzeko eta instituzioak euren eginbeharra betetzeko: manifestazio eta elkarretaratzeez gain, “greba da erabili beharko dugun erreminta”. Mota honetako erremintaren bitartez, “instituzio hauek ekintzetara pasatzea derrigortu dezakegu”, azpimarratu du CNTk.
Bukatzeko, aldi berean gizon eta emakume “arrunt eta harrigarri hauek goraipatu nahi dugu, eredua zaretelako”, antolatzaileek esan dute. “Zuei esker gure bihotzetan mundu berri bat daramatzagu, momentu hauetan hazten ari dena”, esan du CNT.