21/06/03

Hitzaldia Malatesta Kultur Lubakian begirada antikapitalista batetik

  • CNTk, Sare Antifaxistarekin batera, hitzaldi bat antolatu du Endika Alabort Amundarain ekonomialari eta CNTko militantearen parte hartzearekin
  • "Juanjo Basterra kazetariak dinamizatuko du, eta egoera ekonomikoa eta enplegua aztertuko dira ikuspuntu antikapitalistatik"

Ostegunean, ekainaren 10ean, 19:00etan, Sare Antifaxistarekin batera, zentral anarkosindikalistak hitzaldi bat antolatu du, ekonomia ikuspuntu antikapitalistatik aztertzeko. "Malatesta Kultur Lubakian izango da, Bilboko Alde Zaharreko topagune berrian", adierazi dute antolatzaileek.

ERTE eta EREak, krisi ekonomikoa eta pentsio sistema izango dira bileran jorratuko diren gaiak, "bizi dugun egoera ekonomikoa argitzeko", CNTk azpimarratu duenez.

Juanjo Basterra Euskal Herriko hainbat komunikabidetan ibilbide luzeko kazetaria da, ekonomian eta lan-osasunean espezializatua. Endika Alabort Amundarain CNTko militantea eta ekonomialaria da.

Covid19aren aurkako neurriak direla eta, edukiera mugatua izango da. Malatesta Kultur Lubakia Somera kaleko 10. zenbakian dago, Bilbon.

Agenda

Ez dago ekitaldirik