23/04/27

Hezkuntza kritikoa egungo gizartean

  • "Hezkuntza alorrean eztabaida sutsua ematen ari den bitartean, guk gure ekarpen txikia egin nahi dugu", aipatu dute antolatzaileek.
  • Hitzaldia maiatzaren 3an izango da, Zirikan (Bilbo)

Hezkuntza lege berriaren eta, honen ondorioz, Euskal Herrian sortu den eztabaidaren harira, CNT eta CGT-LKN sindikatuek elkarlanean ekiten diote beharrekoa den hausnarketa zabaltzeari. Lehenengo elkarlan honetarako Hezkuntzaren inguruko hausnarketarako bidea zabalduko digute Iñigo Martínez Peña irakasle eta dibugatzaileak zein Filosofia eta Etikaren irakasle den Teresa Maldonado Barahonak. Lehenengoak Hezkuntzari buruz duen ikuspuntua emateaz gain, berriki ateratako “Pantailen Garaipena” liburua izango du hizpide. Alde horretatik, Teresa Maldonado, besteren artean “Hablemos claro: Retórica y uso del lenguaje en el feminismo” liburuaren egilea, bere aldetik, Hezkuntza sistemaren gainean ere arituko da. CGT-LKN eta CNT sindikatuek antolatutako ekitaldi honetan betiko sindikatuetatik kanpoko bestelako ikuspegi eta debateak sustatu nahian, solasaldirako, galderak egiteko edota hausnarketak egitera butzatu nahi ditu bertara joango direnak eta bestelako espazioetan sartzen ez diren gaiak gurera ekarri ere.

Hitzaldia maiatzaren 3an izango da, euskaraz. Zirika! Herri Gunean egingo dugu, Erronda kalean 12, 19:00etatik aurrera doako sarrerarekin eta espazioa bete arte.

 

Agenda

Ez dago ekitaldirik

Irakurriena