Aurten ezohiko egoera bizi izan dugu, eta horri esker, neurri handiagoan edo txikiagoan, kapitalismoan oinarritutako lehentasunak dituen gizarte baten kalteak ikusi ahal izan ditugu, etekin ekonomikoa, jarduera frenetiko geldiezina eta neurriz kanpoko kontsumoa. Zur eta lur geratu gara, beste behin ere, ekonomiari, biziztaren aurretik,ematen baitzitzaion lehentasuna. Horrek, denok dakigun bezala, bizitza galtzea dakar, udako edo Gabonetako denboraldia salbatzearen truke. Ezin dugu ahaztu COVID-19aren ondorio kaltegarriak emakume langileengan izan direla bereziki, emakume langileok ezinbestekoak izan baikara pandemiaren aurkako borrokan funtsezko sektoretan (garbiketa, elikadura, erizaintza, soziosanitarioa, irakaskuntza, etab.). Berriro ere, emakume langileok kontziliazio-arazoei aurre egin behar izan diegu. Oraingoan, zailtasun gehigarri batekin: telelana.
Pertsonak babesteko eta zaintzak balioesteko premia nabarmena ikusita, Lanaren Konfederazio Nazionalak, Martxoaren 8 honetan, klase feminismoa aldarrikatzen du, sindikalista eta borrokalaria, gure defentsarik onena bezala. Bizitza errotik eraldatuko duen feminismoa, bizitza zaintzak eta bizitzaa erdigunean jartzera bideratutako gizartea lortzeko gakoetan sakonduko duena. Sindikatuan gure bizitzak berreskuratzeko, babesteko eta duintzeko tresna eraginkorra aurkituko duen feminismoa. Bizitza eta lana uztartzeko, GURE denbora librea eta gauza garrantzitsuenak lehenesteko.
Izan ere, egunez egun sindikatuan irabazten baititugu gure eskubideak, esplotazioari eta prekarietateari aurre eginez, aparteko ordu behartuei eta ordaindu gabeei, lanaldi amaigabeei, lanetik harago bizitzeko ezgaitzen gaituzten lan ordutegi-aldaketei, diskriminazioari eta abusuei, kaleratzeei… Azken batean, gure mantenuaren eta bizitzaren gaineko kontrolik eza.
Borrokarako sindikalismoa elkarrekin lan eginez geurea dena berreskuratzera zuzenduta dago. Borrokarako sindikalismoa, egunero egiten ditugun lanaldi bikoitz eta hirukoitzei aurre egiteko, bereziki emakumeei eragiten diguten zama hori gainditzeko: lanean, etxean, amatasunean… Sindikalismo horretatik borrokatzen dugu, karga horiek benetan banatuak izan daitezen eta erantzukizuna partekatua izan dadin; mendeko pertsona oro zaintza lanak bermatuak izateko, emakumeak lanetik kanportatuak izan barik.
Sindikalismo erabilgarri eta eraginkorra, ikasteko eta berrikusteko espazio bat dena, non guk gure aurrekoak gogoratzen ditugun eta emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko egunero borrokatzen dugun sindikatua, emakume bakoitzaren bizitzan eragina izango duten eta gure eskubideen defentsaren bidez hobetuko duten benetako laguntza-sareak sortuz, emakume bakoitzaren bizitzan eragiteko eta gure eskubideen defentsaren bidez hura hobetzeko. Bertan, sindikatua osatzen duten pertsona guztiak inplikatuz, pertsona duinak bihurtu eta beste ezeren aurretik bizitzari lehentasuna emanez, berdintasunezko gizarte batean oinarrituz.
Hau guztiagatik, garrantzitsua da gogoraraztea Martxoaren 8 hau, urteko egun guztietan bezala, sindikalismo borrokalaria, CNTn, borroka egin dezakegula klaseko feminismotik, etengabe eta iraunkor. Horregatik, guk ikasten, militatzen eta eredu izaten jarraitu behar dugu gure sindikatuetan, beste emakume batzuk trebatzen, kide gehiago aldaketaren parte izatera animatzen, denak partaide izaten eta gure gaitasunak mahai gainean jarriz.
Klase feminismo sindikalista eta borrokalari baten alde, gure alde CNTn, Gora martxoaren 8a eta emakume langileon borroka!