24/04/09

Frankismoak Euskal Herrian fusilatutako azken 2 pertsonei omenaldia

  • Frankismoak Euskal Herrian fusilatu zituen Diego "Amador" Franco Cazorla eta Antonio López Fanloren oroimenez hainbat ekitaldi egingo dira datozen egunetan
  • Ekitaldiak apirilaren 12an (ostirala) eta 14an (igandea) egingo dira, biak Donostian

Apirilaren 21ean 77 urte beteko dira Donostian Franco Cazorla eta Antonio López Fanlo fusilatu zituztenetik. Euskal Herrian fusilatutako azken biak dira, horrek dakarren karga sinbolikoarekin. CNTk kasua landu du, eta sindikatuak bi kideak omentzeko ekitaldi zibikoa egitea erabaki du, baita faxismoak errepresaliatutako guztiak omentzeko ere.

Ostiral honetan, apirilaren 12an, 18:00etan, Donostiako Kaxilda liburudendatik abiatuko da 1936ko Amaran zehar ibilbide gidatua egiteko. Ekimena daraman lagun baten eskutik izango da (Dinamita Tour). 18:30ean hitzaldi bat egingo da Kaxilda liburudendan, bi fusilamendu hauei buruz eta memoria historikoaren politika publikoetatik jaso duten tratamenduari buruz hitz egiteko.

Apirilaren 14an, igandea, 17:30ean, lankideak omentzeko ekitaldi zibikoa egingo da Bidebieta auzoko (Donostia) fusilamenduaren lekuan (egungo Salvador Allende parkea).

Agenda

Ez dago ekitaldirik

Irakurriena