CNTk aditzera eman du Bizkaiko Foru Aldundiak “sail sindikalaren delegatuari hutsegite larria zigorra ezarri diola”, eta honek hamar egunetako funtzio-etendura ekartzen du. “Zigorra ezarri diote auto-salbamendu gailu berri batekin maniobra ematera uko egin zuelako formakuntza eta trebakuntza eskasa izateagatik” azpimarratu du erakunde sindikalak “eta bere zereginen artean ere ez zegoelako”, gaineratu du.
Suhiltzaile Zuzendariordetzak, gertatutakoa sei hilabete geroago, diziplinazko espedientea ireki zion, gure delegatuak Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian epaiketa zuenean. Langileak Bizkaiko Foru Aldundiaren aurkako demanda ipini zuen Hitzarmenean erregulatuta zegoen lizentzia jardunaldi sindikal batera joateko ez emateagatik, esan du CNTk.
Sindikatuak salatzen du “espediente honen helburua bere delegatua beldurtzeko dela eta langile guztientzako abisua”. Hori dela eta, CNTk eskatzen du berehala espedientea amaitutzat jotzeko eta sindikalismoaren aurkako jokaera amaitzeko.