Bidaia hau etorriko diren hilabeteetan garatuko diren hitzaldi ziklo batekin hasten da, Historiak kontatzen ez digunaren inguruan guzkiak, botereak sistematikoki alde batera uzten duen historiari buruzkoak, herritarrek bere esperientzia herrikoi eta oldarkorrena ahazteko intentzioarekin.
Lehenengo hitzaldia urtarrilaren 31an La Bolsa eraikinean ikusi ahal izango dugu (Pelota kalea 10, Bilbo), “Euskal Herrian trantzizioan eta 80eko hamarkadan izan diren mugimendu libertarioak” izenburupean. Hitzaldia gaztelaniaz izango da.
Bertan aipatutako garai hoiek bizi izan zituzten kideek hartuko dute parte. Mintzalariak honakoak izango dira:
- Luis fuentes, CNTko idazkari orokor oia.
- Juan G. Perin, Iparraldeko eskualdearen idazkari orokorra.
- Miguel Iñiguez, Historialaria eta idazlea.