15/01/12

Estatuan errepresioa areagotzen dela ohartarazten du CNTk

Euskal presoen abokatuen aurkako beste operazio polizial bat gauzatu ondoren, CNT sindikatuak atxilotutako pertsonekin bere elkartasuna adierazi nahi du. Gaur, berriro, Estatuko benetako aurpegia ikusi dugu. Honek muga zentzugaberaino eramaten du bere politika errepresiboa.

Ez dugu ahaztu behar operazio hau, Bilbonpasa den larunbateanmanifestazio arrakastatsua egin ondoren gauzatzen dela. Honetan,hamarka mila lagunek, berriro, presoen giza eskubideak errespetatzeko eskatu zuten. Gizarte aldarri honen aurka, Erregimenak, berriz, atxiloketekin erantzun du. Gutxi balitz bezala, atxilotutako abokatu batzuk Madrilen zeuden 35 militante abertzale defendatzeko. Hauek epaitzen dituzten, hain zuzen ere, abertzaleak izateagatik.

Era berean, gure elkartasuna adierazi nahi dugu LAB sindikatuarekin. Sindikatuak Bilbon duen egoitza guardia zibilak miatu zuen. Sindikatuaren egoitza miatzea sumingarria baldin bada, are gehiago ustezko “demokratek” adorerik ez izatea salatzeko.

Azkenik, ohartu nahi dugu operazio hau gertaera bakarra ez dela. Orain dela egun batzuk, Mozal Legea onartzen zen bitartean, Estatuak, Madrilen eta Bartzelonan, militante anarkisten aurkako sarekada egin zuen. Haien delitua, beti bezala, anarkista izatea. Atxilotuetako zazpi pertsona, gaur, Estatuko kartzeletan daude. Estatu horrek, beste gizarte eredu baten alde borrokatzen dutenak,zapaltzen eta espetxeratzen  ditu.

Testuinguru honetan CNT sindikatuak, datorren larunbatean, eguerdiko 12:00etan, Gasteizko kaleetara aterako da. Han manifestazioa egingo du lan suntsiketa eta askatasun murrizketak salatzeko. Errepresioaren etsai guztiak bultzatzen ditugu,borroka egun horretan, gurekin bat egiteko.

Ez gaituzte geldituko. Gora langileon borroka!

Agenda

Ez dago ekitaldirik