CEOE eta CEPYME patronalek, CCOO eta UGT sindikatuekin batera Estatu Mailako Negoziazio Kolektiboan (AENC) sinatu duten hitzarmena ezagutarazi dute, lau eragileek berretsi behar dutena.
CNT sindikatuaren akordioari buruzko iritzia txarra da. Soldata arloan, krisian galdutakoa ez du inondik berreskuratzen. Negoziazio kolektiboaren eremuan lan hitzarmenak hobetzeko tresnak, mobilizazioak eta grebak, desmuntatzen saiatzen da. Azpikontratazio alorrean, enpresek erabiltzen dituzten arrazoiak ontzat ematen ditu. Soldata arrakalari ez dio aurre egiten, ezta gainetik ere. Erakunde sindikalaren hitzetan, “gure negoziazio kolektiboaren eredua indarrean jartzen du, muga hauek apurtzen saiatzen duena enpresaz enpresa negoziatuz”
Soldatak
Aurreakordioak %2ko soldata igoera bat aurreikusten du, gehi %1 aldakorra dena; hala ere, “zenbaki errealetan, hau da, erosahalmenarekin alderatuz, 2008an hasi zen Errezesio Handian galdutako erosahalmena berreskuratzetik oso urrun dago, sinatutakoa huskeria bat da”. Adibide moduan FUNCAS argitaratutako txosten baten datuak erabili du CNTk: 2015ean sinatutako kontratu berrien soldatak %12 murritzagoak ziren, 2008an sinatutakoekin alderatuz. “Are gehiago, CCOOek badakite sinatutakoa ez dela hazkunde erreal bat”, azpimarratu du erakunde anarkosindikalistak: CCOOko teknikoen arabera, nominen batez besteko murrizketa erreala (inflazioa kenduta) – lanpostu berean dagoen pertsona batentzat- 2008 eta 2015 artean %7,6koa izan zen.
Kontuan hartu beharreko beste elementu bat da soldata hazkundea inflaziotik bereizi dela. “KPIk bizitza kostua neurtzen du, normalean era kontserbadore batean”, esan du CNTk, “eta hala ere zentral sindikal hauek soldatak eta KPIa lokabetu dute”. Sindikatuaren iritziz, neurri hau soldatentzako arrisku bat da, “indize hau epe ertain eta luzean aurreikustea posible ez denez, bizitza kostua soldatak baino gehiago handituko delako”.
Aurreakordioak 14.000 euroko gutxieneko soldata bat aurreikusten du (hilero 1.000 euro, nahiz eta akordioan garbia edo gordina den zehaztu gabe). “Gaur egun bizitzeko soldata eskasa.” Enpresek egiten duten lanaldi partzialaren iruzurrezko erabilera dela eta, “beren aplikazioa ekidin dezakete”, esan du CNTk. “Enpresek egunero hartzen duten neurria da”, jardunaldi osoko lanpostuak ordeztuz. Gainera, Lan Ikuskaritzak ez du “aparteko orduen kontrolik egiten, askotan ere ez dira ezta ordaintzen”, zehaztu du erakunde anarkosindikalistak, “kontratu partzialen gorakada ulertzeko oinarrizko elementua dena”.
Negoziazio kolektiboa
Negoziazio kolektiboaren eremuan, erakunde sindikal hauek “beste pausu bat aurrera egin dute greba eta mobilizazioak mugatzeko”. Aurreakordio honetan berritu behar diren lan hitzarmenen eta berrien oinarriak ezartzen dira, eta honen arabera, negoziatzen daudenen artean batek esaten badu bidea hilda dagoela, halabeharrezko bitartekaritza edo borondatezko tartekaritza heldu daiteke.
Azpikontratazioa
“Sindikatu sinatzaileek azpikontratazioa sakontzen dute, patronalekin bat eginez, Langileen Estatutuen 42. Artikulua berria egiteko eskatu dute”, esan du CNTk, helburua, aldiz, kontratazio zuzena izan behar da.
Enpresek azpikontratatzeko arrazoiak ontzat ematen dituzte, “negoziazioetan egunero ikusten dugun moduan, arrazoietan ia beti gezurra esaten baitute”. Gainera, aurreakordioak barne-malgutasuna handitzen du (langile guztiek denetarik egitea), aipatuz “langileen eskubideak babesten dituen sindikatu oro horren aurka egon behar” dela.
Soldata arrakala
Bukatzeko, baina ez garrantzi gutxiagokoa dena, CNTren iritziz “AENC berri honek berdintasuna era eskasean lantzen du”. “Martxoaren 8an mobilizazio historiko bat izan genuen eta erakunde sindikal hauek eskakizunei itsuarena egin dute”. Neurrien artean, lan hitzarmenen plusetan genero azterketa bat egitea eta aitatasun baimenak berdintzea, beste neurrien artean. “Berdintasun eremuan ez dute arazo errealei heltzen”, sindikatuak esan du, “itxuretan geratzen dira”.
Aurreakordioak ez du soldata arrakala konpontzeko neurririk hartzen, eta genero diskriminazioa, “erabat larria dena”, salatu du CNTk.
Akordio mota hauei nola aurre egin
Erakunde anarkosindikalistak, akordio mota hauekin beren eredu sindikala indartua ikusten du, “enpresa mailan negoziatzea apustu egiten baitu, sektore bereko langileak lan baldintza orokor eta duin batzuk izateari uko egin gabe”. Horrela, eredu honekin estatu mailako patronalek eta gizarte itunaren sindikatuek ezartzen dituzten “negoziazio kolektiboaren mugak gainditu baitaitezke”