Elkarretaratzea larunbat eguerdi honetan izan da, ezkongaiak Ercilla Hotelera iristen ziren bitartean. “Luxuxko hotelak, soldata kaxkarrak” izan zen gonbidatuek entzun ahal izan zuten kontsignetako bat.
Era berean, CNTko sail sindikalak enpresarekin urte bat baino gehiago daramatela negoziatzeko eskatuz gogorarazi du. “Hala ere Etxeguren eta bere zuzendariek ez diote hitz egiteari bakarrik uko egiten, errepresioaren bidetik sendo jarraitzeko apostua egiten dute gainera” azpimarratu du.
Aldi berean, hoteleko zuzendaritzaren “arduragabeko jarrera” salatu du zentral anarkosindikalistak. Hau dela eta, zuzendaritzari langileriaren kontrako erasoak eteteko eskatu dio. “Jarrera aldaketa ematen ez den bitartean, mobilizazioak mantenduko ditugu”, gehitu du CNTk.