Bigarren hitzaldia, “Grezian gaur eguneko krisian dauden mugimendu alternatiboak”, ihardukitzaile mugimenduek ematen ari diren erantzunak aztergai izango du. Gaur egun Grezia kapitalismoaren esperimentu eremua da, etorkizunean mundu osora zabal daitekeen egoeraren islada izanik. Baina mugimendu alternatiboek sistemari aurre egiten ari dira, alternatibak gauzatuz. Mario Tursunidis Tesalonikako mugimendu libertarioko kideak eta Kostas Atenaseko zerbitzari sindikatuaren kideak Grezian ematen ari diren alternatibak kontatuko dizkigute.
“Autogestión Obrera en Argentina: las Empresas Recuperadas por los Trabajadores”, Andres Ruggeriren esku. Urtarrilak 24, osteguna, arratsaldeko 19:00tan. La Bolsa eraikina, Pilota kalea 10. zkia. Bilbo.
"Movimientos Alternativos en la Actual Crisis Griega", Kostas eta Mario Tursunidisen esku. Urtarrilak 28, astelehena, arrastaldeko 19:00etan. Enpresa Ikasketen Unibertsitate Eskola, Elkano kalea 21. zkia. Bilbo. Urtarrilak 29, asteartea, arrastaldeko 19:00etan, CNTren lokalean. Hedegile/Korreria kalea, 65 zkia., Gasteiz.