Auzitegiek Extracciones Levante berriro zigortu dute, greba eskubidea urratzen duen jarrera izateagatik. 2014ko abenduan CNT sindikatuaren Sail Sindikalak deitutako zenbait eguneko greban izan zen, enpresak egindako kaleratzeen kontra egindakoa, zeintzuk "beste epai batean nuluak izan zirenak", gogorarazi du CNTk.
"Auzialdikako epaileak greba deialdian barne eskirolaia zegoela baieztatu zuen", erakunde anarkosindikalistak esan du, "lanbide-kategoria desberdineko langile mugikortasuna grebalarien lanpostuak betetzeko erabili baitzen" eta, era honetan, "martxan zegoen eta jarraipen handia zuen grebaren eragina murriztuz". Justizia Auzitegi Nagusiak berretsi du enpresak zenbait milaka euro ordaindu beharko dizkio CNT sindikatuari, kalte-galerak direla eta, hasiera batean Lan Arloko Epaitegian finkatutako kantitatea handituz.
CNTk kanpo eskirolaia ere alegatu zuen, grebalariak ordezteko langile berriak kontratatuz; baita enpresak Greba Batzordea lan-instalazioetara sarbidea debekatu zuela ere. CNTren Kabinete Juridikoak Lehen Instantziako epaiari helegitea jarri zion eta honen ondorioz, "Justizia Auzitegi Nagusiak gure eskakizunak parte batean onartu ditu", erakunde sindikalak baieztatu du.