- Estatu osoan, kaleratutako 9 langileen aldeko ekintzak egiten ari dira
- "Epaiketa martxoaren 11n da, eta multinazionalak nahi duena egin nahi du bere langileekin, nahiz legezkoa edo legez kanpokoa izan", salatu dute sindikatutik.
Heny Schein osasun hornikuntzako enpresa multinazionala da, pandemian irabaziak lortu dituena. "Horrek ez du Seseñako (Toledo) zentro logistikoan lan egiten duten 9 pertsona kaleratzeko beldurrik izan", salatu du CNTk. Arrazoi objektiboak erabili nahi dituzte, "baina hori gezurra da eta epaiketan frogatzen saiatuko gara", azpimarratu du erakunde anarkosindikalistak.
Elkartasun ekitaldiak estatu osoan zehar zabaldu dira, baita Euskal Herrian ere. Protesta ekitaldi bat egin zen multinazionalak Derioko Ugaldeguren industrialdean duen egoitzan, kaleratutako lankideak berriro onartzeko eskatuz.