Sindikatu honen grebalarien aurkako epai-prozesu bat zabaldu zuen El Corte Inglés enpresak 2012ko martxoaren 29ko greba zela eta. "Epai-prozesua aurrera jarraitzen zuenez, boikot kanpaina bat hasi genuen Bartzelonan" esan du erakunde anarkosindikalistak. "Hasteko greba egitea debekatu nahi dute, baina kanpaina honekin elkartasuna galaraztea ere". Honen adierazgarria da kanpaina hasi ostean, poliziak bi pertsona atxilotu dituela sindikatua "elkartasun eta boikot kanpaina bertan behera uzteko asmoz". Gainera, poliziak hamabost pertsona deklaratzera deitu ditu, "haien artean La Directako kazetari bat, boikot kanpainari buruz informatzeagatik", gehitu du CNTk.
"Enpresa honek langileekiko duen jarrera erabat lotsagarria da", salatu du CNTk, zeinean genero-diskriminazioa eta sindikatuen aurkako jarrera erabat normalak diren. "Jarrera hauek enpresa honen izaera nolakoa den argi uzten du, zentzuzkoa aitatxo bezala, amatxo bezain polita umeentzako kamiseta sexistak adibide argia izanik", azpimarratu du erakunde anarkosindikalistak.
El Corte Inglések bi grebalariak 5 urte espetxeratu nahi ditu eta 8.500 euroko kalde ordainketa eskatzen du, "enpresaretzako dirua ez da arazoa, beren ukiezintasuna dago jokoan", esan du CNTk. Sindikatuaren hitzetan, "El Corte Inglés enpresarien ikur bat da eta bokiot kanpaina honekin, enpresa ukiezinarik ez dagoela nabarmendu nahi dugu".