ST3 Elkarteko langileak (EDE Taldearen parte direnak), greba mugagabean 11 aste baino gehiago daramate. Epaitegi batek EDE Taldea zigortu du langileen greba eskubidea urratzeagatik, eskirolajea egiteko eta grebaren efektuak murrizteko asmoz beste enpresak kontratatu baitzuen.
Epaitegiak Ostargi Fededunen Elkartea zigortu du ere, EDE Taldearen parte delako eta talde bera kontrolatzen baitu. Bilboko Gotzaindegia ere zigortua izan da, greba zela eta ST3 elkartearekin zuen kontratua hautsi baitzuen. Epaiak dio Gotzainegiak EDE Taldearekin harreman berezi bat duela.
“Hainbat epaiek enpresa talde baten aurrean gaudela diote”, aipatu du CNTk. Hainbat urteetan mehatxuak jasan ondoren, 2017an hartzekodunen lehiaketan sartu zuen, “nahi ez zituen langileak alde batera uzteko asmoz”. ST3 Elkarteak, batez ere EDE Taldeko beste enpresentzat lan egiten zuen eta hori dela eta, erakunde anarkosindikalistaren ustez, “lehiaketan sartzeko baldintzak sortu zituen, oraindik martxan dagoen prozesua”.
CNT sindikatutik “epai honek inflexio puntu bat izatea espero dugu”, EDE Taldeko arduradunek langileen eskubideak errespetatuz jardun dezaten, adierazi du, “ST3ko langileak taldean birkokatuz”. Ebazpen hau, lehenago izan diren beste batzuekin batera, “bere burua sozialtzat duen eta gizarte eraldaketa hitzarekin ahoa betetzen zaion erakundea lotsatu beharko litzateke”, CNTren iritziz.