- Bizkaiko Foru Aldundiak CNTko sail sindikala eta haren ordezkaria Legearen eta gainerako arauen irismen osoarekin, onartu beharko ditu.
- Apelazioan emandako epaiak lehen mailako kostak ordaintzera behartuko du Foru Erakundea.
EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak adierazi du Bizkaiko Foru Aldundiak “askatasun sindikala urratu zuela, ez zuelako CNTko sail sindikala zein bere ordezkaria onartu”. Sail sindikala sortu zenetik, Foru Aldundia ez onarpen honetaz baliatu zen, ordezkariaren eskaerak aintzat ez hartzeko eta ordezkariren lana eragozteko. Era berean, Bizkaiko Foru Aldundiak onartzen ez zuen ordezkari honen aurka egin zuen, bere eskubideak urratuz, sindikatuaren jarduera ahulduz, eta espediente bat irekiz, martxoaren 8an bere greba eskubidea aurrera eraman zuenean.
"Aldundia oinarrizko eskubide bat ukatzen aritu da, administrazio publiko batek eskubideak bermatu behar dituenean, ez da sistematikoki urratzen duena izan behar", salatu du sail sindikaleko ordezkariak. Epai hori garrantzitsua da, izan ere, "Bizkaiko Foru Aldundiari esaten ari gatzaizkio administrazio honetan CNT dagoela onartu beharko duela", azpimarratu du sindikatu anarkosindikalistak.
Epai honekin, berriz ere aitortzen da CNTren ekintza sindikalerako eskubidea eta agerian geratzen da, urte hauetan zehar, Bizkaiko Foru Aldundiak sindikatuen aurka izan duen jokabidea.