Zer da CNT? (22)

12/03/09

CNTren marko sindikala

Egilea

Enpresa-sindikatu, arloko sindikatu eta ofizio anitzeko sindikatuez osatuta dago eta guztiak dira asanblearioak. Egitura horiek, ekintza zuzena erabiliko dute enpresa eta instituzioen aurrean. Ez dago tarteko negoziatzailerik eta era guztietako presio neurriak erabiliko dira aldarrikapenak lortzeko, betiere gizartea aldatzeko xedearekin.

Marko sindikal hori, erabat desberdina da beste sindikatuekiko, beste guztiek, hauteskunde sindikalak eta enpresa batzordeak hartzen baitituzte erreferentziatzat.

Ideia asanbleario guzti hauek, anarkismoan inspirazioa hartzen dute. Anarkismoa filosofia politikoa da, eta esaten du gizartea botererik gabe, bortxa barik eta indarkeriarik gabe antola daitekela. Gure ustez, beste pertsona batzuen izenean erabakitzen dituzten espezialista politikoak ez dira beharrezkoak. Pertsona bakoitza subiranoa da erabakitzeko. Ideia hauek gero eta zabalagoak daude talde askotan hierarkiaren printzipioekin nazkatuta. Autogestioa, deszentralizazioa, partaidetza… ideiak anarkistak dira. Badago anarkiari buruz ideia erratuta: askotan, kaos eta indarkeriaren sinonimo bat bezala erabiltzen da. Gure ustez, anarkia inposiziorik gabeko ordenaren eta askatasunaren sinonimoa da.

Gizartean erabateko aldaketa nahi dugu, soldatapeko lanaren abolizioa, gizarte iraultza. Geure helburua Komunismo Libertarioa da, sistema gizarte-ekonomiko hau askatasunean eta berdintasunean oinarritzen da. Eta pentsatzen dugu gure helburuak lortzeko medio koherenteak erabili behar ditugula. Denak ez du balio. Helburuak inoiz ez du mediorik justifikatzen. Berdintasunezko gizarte, libre eta anaikorra nahi badugu, geure erakundea eta geure ekintza berdintasunezkoa, anaikorra eta librea izan behar da.

Baina, era berean, estatuaren edo patronalaren erasoek erantzuna izan behar dutela pentsatzen dugu. Beste masaila ez dugu ipintzen eta injustizia ez dugu onartzen. Autodefentsaren printzipio honek ugazabekin eta instituzioekin liskarrak egotea suposatzen du. Horregatik, CNT anarkosindikalista da.

Sindikalismo iraultzailearen bateratzetik –langileen emantzipazioaren alde borroka egiten duena eta klase gizartearekin bukatu nahi duena- anarkismoarekin –hierarkiarik gabeko antolakuntzaren ideiekin, koherentzia, komunismo libertarioa…- anarkosindikalismoa sortu zen.

Pentsa daiteke hauteskunde horietara aurkeztu ezean, ez duzula inoiz ordezkaritza izango. Ez da egia. Zu zeu baino ez zara ordezkari. Zu zeu, zure arazoei zu zeu aurre egiten diezunean zara zeure ordezkari. Negoziatzeko eskubide guztia daukazu, borrokatzeko, zeuri dagozkizun gauzez erabakitzeko eskubidea. Ez ezazu hauteskundeen ordezkaritzaren kontu horretan sinetsi.

CNTk ordezkaritza dauka, bere afiliatuek ematen diotelako. Borrokatzen duenean, borroka hori justua delako. Eta CNTren aldarrikapenak langileenak direlako. Hori da ordezkaritza izatea, hori da indarra izatea, hori da duintasuna izatea. Bestea, hauteskundeena, telebistan agertzen den mozorro dantza bat baino ez da. Sinaduren, irrifarren eta sermoien dantza. Enpresari, agintarien eta diru-laguntzen dantza.

Lanaren Konfederazio Nazionala klaseko sindikatuen konfederazioa da, edozein lanbidetako langile elkartuz bereizketarik gabe.

CNT langile-klasearentzat borrokarako tresna da.

CNT ezberdina da. Demokrazia zuzena da gure ezaugarririk garrantzitsuena. Demokrazia zuzena guztion artean erabakiak hartzean datza. Geure estatutoek bermatzen dute, sindikatuan, asanbladak agintzen duela. Eta asanbladan, ahots guztiak berdinak dira. Zure bidea zuk zeuk erabakiko duzu.

CNTk urte asko dauka eta hemen, betidanik, erabakiak oinarritik hartu egin dira, jendeak parte hartzen du, ez dago nagusirik eta askatasun eta berdintasun osoz, ideiak, iritziak eta ekimenak elkartrukatzen dira. CNTn guztiok berdinak gara eta langileak ordezkatzeagatik inork ez du ezer kobratzen.

CNT 1910an sortu zen eta bere lorpen artean zortzi orduko lanaldia dago, larunbateko atsedena, oporraldiak ordainduta, eri-aseguruak, jubilazioa eta langabeziaren aurkako laguntzak, langabetuen beharrezko kontratazioa. Alokairuen grebak bultzatu zituen, eskolak, liburutegiak, argitaletxeak sortu zituen. Faxismoaren aurka borroka egin zuen eta, 1936an, lurra eta industria kolektibizatu zituen, Europan, XX. mendeko gizarte-eraldaketarik sakonena eraginez.

1.- Sindikatuko batzordeko partaide direnak eta beraz CNTko edozein batzordetako partaide direnak, ez dute bere militantziagatik soldatarik jasoko.

2.-  Batzordeak, kudeaketa eta koordinazio lanetarako dira, bertan beraz ezin erabakirik hartu. Sindikatuko batzarretako erabakiak garatu baino ezingo dute egin, erabakiak eta enkarguak garatu. Larrialdi edo behar batengatik ezer erabaki beharko balute, batzarrari kudeaketaren azalpenak eman beharko lizikiokete, eta azken horrek erabaki, jarrera onargarria izan den ala ez.

3.- Kargu guztiak edozein momentutan baliogabe daitezke. Batzarrak ordezkariak dimititzera behar ditzake, hala behar duela uste badu. Karguak txandakakoak izatearen alde egingo da beti.

4.- Batzordeak berez, ezingo dio Sindikatu Batzarrari proposamenik egin.

5.- Edozein batzordek, aukeratua izan ondoren, beste batzar batean eta botoen bidez izan beharko du onartua. Kargu guztiak, batzarraren menpe egongo dira beti.

6.- Alderdi politikoetako partaideek ezin dute CNTn kargurik izan.

7.- Batzarretan, batzordeek, idazkaritzek egindakoak azaldu beharko dituzte.

8.- CNTko batzordeek ez dute iritzi propiorik. Zerbait esaten dutenean, erakunde osoaren izenean eta bere akordioen izenean esango dute.

CNTn batzordea, ez da harremanetarako eta administraziorako mekanismo bat baino. Ez du botererik.

Gatazketan, langileok geure armak erabiliko ditugu:

Salaketak, manifestazioak, elkarretaratzeak, protesta ekintzak, panfletoak, prentsa oharrak, etab. dira hiritarrei gatazkaren berri emateko bidea eta era berean enpresak bere izen ona galtzea eragingo dutenak.

Boikota, enpresa bateko konsumitzaile eta erabiltzaileek produktua erabiltzeari utz diezaioten erabiliko dugu.

Sabotaiak, enpresak eskainitako produktua ekoiztua ez izatea du helburu.

Era guztietako grebek, enpresaren ekoizpena etengo dute.

Kultur ekintzak, oso garrantzitsuak dira. Txangoek, elkarbizitzek, kulturaldiek, kontzertuek, poesia emanaldiek, esposaketa artistikoek etab, sensibilizatzeko balio dute. Taberna eta telebistatik aterako gaituzte eta munduaren errealitatearen kontzientzia hartzen lagunduko digute.

CNTk parte hartzen duen gatazka oro, pausoz pauso enpresatik atera eta inguru hurbileko, eskualdeko, herrialdeko eta baita nazioarteko bihurtuko dugu. Elkartasuna eta elkarrekiko laguntzaren bidez, gatazka bere txikitasunetik aterata jende gehiagok hartzen du parte. Horrek zihurtatzen du enpresa txiki, ertain eta haundietako ekintzen arrakasta.

Diru gehiago irabazi, lan iraunkorra izan eta auzoan, zerbitzu hobeak izatea ongi dago. Baina ongi begiratuz gero mundu hau gaizki banatuta dagoela ikusiko duzu.

Gizakiaren historian inoiz ez bezalako baliabideak dauzkagu: ezagupenak, energia, komunikabideak… Eta hala ere izurritez inguratuta gaude: goseteak, gerrak, arrazakeria, langabezia, hesiak, terrorismoa, botere gehiegikeriak. Hori guztia, inguruan daukagu, bertan.

Eta zergatiak ezagunak dira: pertsona gutxi batzuk biolentzia erabiltzen dute zigorrik jaso gabe, estatu aparatuak eta bere errepresio medioek babestuta, eta zertarako? beren pribilegioak mantendu ahal izateko.

Mafiosorik haundiena aingerutxo bat baino ez da, gerrak antolatzen dituzten mandatari eta plutokratekin konparatuta. Luxuz inguratuta bizi dira eta aita santuaren bedeinkapena jasotzen dute Vaticanotik.

Pentsa ezazu lan istripuetan. Mila pertsona baino gehiago hiltzen dira urtero. Nortzuk dira arduradunak, ez badira bizitzan baino, diruan interes haundiagoa duten industrialak eta gobernariak?

CNTk horregatik egiten du borroka, ez du diru apur bat gehiago irabazi nahi, mundu berri bat eraiki nahi du.

CNTen, ekoizpenaren adar bereko sekzio ezberdinek, adarraren sindikatua osatzen dute (metalgintza, eraikuntza, ostalaritza, merkataritza…). Adarraren sindikatua osatzeko jenderik ez badago, afiliatuak eta sekzio ezberdinak Ofizio Askotako Sindikatu batean elkartzen dira.

Orrialdea 2/2

Agenda

Ez dago ekitaldirik