Erakunde anarkosindikalistak larunbat honetan presoen hurbilketaren aldeko manifestazioetan parte hartzera deitu du, "estatuek giza eskubideak betetzeko betebeharra baitute; ezin baitugu presoen eta euren senideen eskubideak urratzen dituen espetxe politika bat baimendu".
"Bidegabeko sistema ekonomiko eta politiko honek espetxe sistema errepresioaren beste tresna bat bezala erabiltzen du", gogorarazi du CNT sindikatuak. "Azken urtetan mugimendu libertarioak errepresioa eta kartzela jasan dugu ere, pandora eta piñata polizi muntaietan ikusi dugun bezala", azpimarratu du.
Hau dela eta, erakunde anarkosindikalistak preso guztiekiko elkartasuna adierazteko mobilizazioetan parte hartzeko deia zabaltzen du, "gure eskubide guztiak errespetatu behar baitira, nahiz eta espetxean izan".