23/10/06

CNTk UPV/EHUko greba deialdia babesten du

  • Langileek adierazi dutenez, "egoera honek nahi dugun unibertsitate publikoaren eredua zalantzan jartzen du”

Urriaren 11n greba deitu da UPV/EHUn bertako irakasle eta ikertzaileen lan-baldintzen prekarizazioa gelditu eta iraultzeko.

Deialdia egin duten sindikatuen aldarrikapenak, UPV/EHUko CNTko afiliatuok babesten ditugunak honako hauek dira:

  • Ordezko irakasleentzat:
    • Lanaldi osoko lanpostuen ordezkapenak lanaldi partzialean ez egitea, irakaskuntza-zatia bakarrik aitortuz eta ordainduz, baizik eta lanaldi osokoak izatea.
    • Lanaldi partzialeko irakasleen gainerako jarduerak aitortu eta ordaintzea (eskolak prestatzea, irakasgaiarekin lotutako kudeaketa/koordinazioa eta ikerketa-lanak) eta 41/2008 Dekretua aldatzea, soldatak egokitzeko.
  • Irakaskuntza-zamaren inguruan:
    • Irakaskuntza-zama ez handitzea. Kredituak mantentzea eta irakasle eta ikertzaileen kolektibo guztiak PDAn sartzea haien arteko oreka bilatuz.
    • Sailen diru-hornidura. Irakasle kopurua handitzea taldeetako ikasle kopurua murrizteko ikasgelan metodologia aktiboak berme osoarekin ezarri ahal izateko.
    • Burokratizazioa gelditu.
  • Erosteko ahalmenari dagokionez:
    • Soldatak igotzea galdutako erosteko ahalmena berreskuratzeko.
    • Diskriminaziorik ez ordainsari osagarrientzako (bosturtekoak, seiurtekoa…)
    • Ordainsari osagarriak eguneratzea.
  • UPV/EHUren finantzaketari buruz:
    • Finantzaketa publikoa handitzea EAEko BPGren %1era iristeko.
    • Ahal den heinean, baliabide ekonomiko horiek langilegora bideratzea. Belaunaldi erreleboa errazteko txanda-kontratu motako plan zehatzak ezartzea.
    • UPV/EHUko plantilla handitzea eta gaztetzea.

Sindikatu honen ustez, UPV/EHUko langileok urteak daramatzagu egoera kritikoan, eta Unibertsitate Sistemaren Lege Organiko (LOSU) berriarekin egoera honek okerrera egingo du. Okertze horrek ez die soilik prekarioenei eragingo, Irakasle eta Ikertzaileak (IIP), ikasleak eta hauek jasotzen dute prestakuntzaren kalitateari ere eragingo dio. Horrez gain, LOSUk zalantzan jartzen du nahi dugun unibertsitate publikoaren eredua.

Hori dela eta, CNTn afiliatuta dauden UPV/EHUko langileok mobilizazioetan eta greban parte hartuko dugu, eta gainerako langileei mobilizazioekin bat egiteko deialdia egiten diegu.

 

Agenda

Ez dago ekitaldirik

Irakurriena