13/10/30

CNTk Txitxarraganek langile bati ordaintzea lortzen du

Lau hilabete pasa eta gero, CNTk lortu du Santurtzin dagoen Txitxarragane sagardotegiaren jabeak langile bati zor zizkion hileko soldatak ordaintzea. Hori dela eta, sindikatu honek erabiltzen dituen borrokatzeko tresnak aldarrikatu ditu: “elkarren arteko babesa, ekintza zuzena eta autogestioa”.

Erakunde anarkosindikalistak gogoratu du ostalari honek “zor zuena ordaintzera kondenatu ondoren, kaudimengabetzat aitortu zuela bere burua eta, gainera, bere langileak salatu zituen haien soldata eskatzeagatik”. “Hala ere –CNTk nabarmendu du-, elkartasunak, berriro, egoskorkeria enpresariala garaitu du”.  

Dena den, sindikatu honek egoera berberean  dauden enpresa honetako langileak “haien eskubideak defenditzeko, antolatzeko bultzatu ditu”. Halaber, CNTk eskertu du “auzokoen eta bezeroen elkartasuna, haien sostengua, gatazka aurrera ateratzeko, oso garrantzitsua izan delako”.

Agenda

Ez dago ekitaldirik