Astelehen honetan enpresaren aurrean egin zen konzentrazio batean, erakunde anarkosindikalistak azpimarratu du hiru langile, Aparcavisatik Zornotzara lekualdatuak, zigortu dituztela bederatzi hilabetez jarraian arratsaldeko txandan lan egitera (txanda aldatzeko aukera barik) baita larunbat guztietan behar egitera ere.
Gainera, enpresan, jarraibidea ematen du, agian, eskarmentu handiko langileak beraien lanpostutik botatzeko eta horretarako langile hauei bizitza jasanezina egiten diete txanda kaskarrenak eta lan neketsuenak ematen eta, haien artean, estres psikologikoa sortzen. CNTk ere ohartarazi du Bilbo-Zornotzako zentroan lan egiten duten langileetako batzuek pairatu behar duten diskriminazioa “beraien peoi espezialistaren maila ez onartzean eta beraien balioa erakusteko aukerarik ez izatean”.
Hau dela eta, sekzio sindikalak “bidegabeko eta hautazko” neurrien bukaera exigitu egin du eta Bilbo-Zornotzako STEF plataforman langile osoaren eranstea, era berean, lanaldia egokitzea kontziliazio familiarra errazteko. “Kontrakonturik gabeko lan duina besterik ez dugu nahi”, gaineratu du.