CNT sindikatuko militanteek, igande honetan, Iruñeko San Cristobal gotorlekuan egon ziren frankismoaren presoen aldeko omenaldian parte hartu zuten. Leku hau frankismoak inposatu zuen izuaren zentroetako bat izan zen. Ekitaldiak ia 800 presoen ihesaldiaren 75. urteurrena gogora ekartzeko balio izan du, hauetariko hiru bakarrik Frantziara heldu ziren. Besteak, harrapatuak edo erailak izan ziren.
“CNTn haien bizitzak faxismoaren aurkako borrokan eman zituzten pertsonen oroimena aldarrikatzen dugu”, erakunde anarkosindikalistak nabarmendu du. “Ahanztura eta zigorgabetasunaren aldeko apustu egiten dutenen aurrean –azpimarratu du- gure erakundeak, guk baino lehen iraultza sozialaren alde borroka egin zutenak ohoratzen jarraituko du”.