13/12/23

CNTk publizitate banaketan “lan esplotazioa” salatzen du

Gabonetako erosketekin batera gertatuz, CNT sindikatuko militanteak elkartu dira, astelehen honetan, Barakaldon dagoen Megapark merkataritza-gunearen aurrean -mota honetako Euskal Herriko azpegiturarik garrantzitsuena-. Helburua izan da marka komertzialentzako publizitate banaketa sektorean enpresek inposatzen dituen “esplotzioaren baldintzak” salatzea.

Protestan, erakunde anarkosindikalistak sektorean langileek jasan behar duten egoera larriaz ohartarazi du: “kontraturik gabeko langileak daude eta legez kobratu behar den gutxieneko soldatatik behera”. “Laburbilduz –azpimarratu du-, langileriaren funtsezko eskubideen galera absolutoaren aurrean gaude”.

Halaber, CNTk berriro exijitu du Mediapost multinazionak kaleratu zituen sindikatu honetako bi afiliatuak berriz hartzeko. “Nagusiei batere gustatu ez zitzaiena gure lankideek sindikalismoa egiten zutela eta langileen eskubideak defentitzen zituztela izan zen”, azpimarratu du.

Ildo horretan, sindikatu honek gogoratu du Mediapost enpresan gertatu diren kaleratuen aurkako mobilizazioak “Estatuko beste leku batzuetara zabaldu direla”. “Elkartasunari esker, elkarren arteko babesaren bidez eta ekintza zuzenaren bitartez –gure erakundearen tresnarik garrantzitsuenak- Mediapost dagoen leku guztietan borrokan jarraituko dugu errepresio sindikalaren amaiera exijitzeko”, nabarmendu du.

“Hurrengo asteetan ekintza solidario berriak egingo direla” jakinarazi ostean, CNTk ohartarazi du borrokan jarraituko duela “lanpostuak defenditzeko eta publizitate banaketa sektoreko langileen funtsezko eskubideak exijitzeko”.

Agenda

Ez dago ekitaldirik